QUEEN Proiektua

Proiektuaren laburpena

QUEENen helburua da gazteak eta helduak ahalduntzea kalitatezko formakuntza-programen bidez, lan-merkatuen bilakaerara egokitzeko eta guztientzako ibilbide profesional inklusiboak eta jasangarriak sustatzeko.

Formakuntza Duala hezkuntzaren eta enpleguaren arteko zubi indartsua da; izan ere, gazteei lanerako benetako aukerak eskaintzen dizkiete eta helduei hobetzen edo birziklatzen laguntzen diete, egungo lan-merkatu aldakorrerako. Baina, nola berma dezakegu formakuntza horiek benetako kalitatea eta epe luzerako onurak eskaintzen dituela?

2018an, Lanbide Heziketako Kalitatea Bermatzeko Europako Erreferentzia Esparruak (ingelesezko siglengatik EFQEA esaten zaio) 14 funtsezko irizpide ezarri zituen formakuntza dualaren programa sendo eta eraginkorrak bermatzeko. Hala ere, irizpide horiek praktikan jartzea ez da beti erraza izaten. Hainbat eskualdek babes-maila desberdinak dituzte, eta erronka hauek dituzte oraindik:

✅ Kalitate-arau argiagoak eta malguagoak sortzea.
✅ Eragile sozial eta industrialekiko lankidetza indartzea.
✅ Jatorri eta genero guztietako pertsonak bultzatzea formakuntza duala lanbide-ibilbide bideragarri gisa ikus dezaten.

Aldi berean, formakuntzak joera globalen erritmoari jarraitu behar dio — digitalizazioari eta garapen iraunkorrari, besteak beste — etengabe aldatzen ari den ekonomian nabarmena izaten jarraitzeko.

Zer da QUEEN?

QUEEN proiektua gauzak aldatzera dator! Gazte eta helduei lan-aukera hobeak lortzen laguntzea da gure helburua, Europa osoko formakuntza dualaren politikak hobetuz. Europa eta herrialde hautagaien arteko lankidetzaren bidez, honako hauek egiten ditugu:

🔎 Kalitatezko formakuntza dualak zertan datzan definitu eta eskualde ezberdinetako aurrerapenen jarraipena egin.

🏆 Kasu arrakastatsuak nabarmendu, arduradun politikoak inspiratu eta gida ditzaketenak.

🚀 Aldaketa bultzatu formakuntza dualaren politika hobeak diseinatuz, gauzatuz eta kontrolatuz.

Elkarrekin lan eginez, formakuntza dualaren etorkizuna molda dezakegu, pertsonei benetako aukerak eta onura sozial iraunkorrak eskeintzen dizkietela bermatuz. Zatoz gurekin bidaia honetara!

QUEEN-i buruzko informazio gehigarria

Queen posterra deskargatu.

Zer aldatuko da proiektu honekin?

QUEENek politiken hobekuntzak bultzatzen ditu formakuntza dualaren erabilera zabalduz, kalitatea hobetzeko neurriak txertatuz eta tokiko eta eskualdeko gobernantza indartuz. Horrek inpaktu nabarmena du, eta gaitasun handiagoa du EFQEAren irizpideak aplikatzeko, aldaketa positiboa formakuntza dualean edukitzeko eta enplegu-emaitza hobeak lortzeko eskualde osoko pertsonentzat.

Zenbaki batzuk:

1.899.606 €ko aurrekontua

2025/05/01-2029/07/31

9 bazkide