Hezkuntza orientazioa
Hezkuntza orientazioa Lanbide Heziketan txertatutako laguntza-prozesu sistematikoa eta jarraitua da, ikasleen garapen pertsonala, akademikoa eta profesionala sustatzeko.
iTlenteko lan-lerro honek ikuspegi zabala du eta honako hau bilatzen du:
- Ikasleen ibilbide pertsonal eta profesionala eraikitzen laguntzea
- Orientatzaileei eta irakasleei tresnak eta baliabideak eskaintzea
- Ikastetxeetan praktika inklusiboagoak sustatzea
Lan-lerro honen bidez, hezkuntza orientazioa ez da jarduera puntual bat soilik, baizik eta ikasteko komunitate osoan integratutako kultura: tutoretzan, ikasgelan eta proiektuetan presente dagoena.
Helburu nagusia ikastetxeek orientazioa modu sistematikoan txertatzeko gaitasuna garatzea da.
Horren bidez, Euskadiko Lanbide Heziketako Hezkuntza Orientazioa indartzea gure ikasle guztien garapen pertsonala, soziala, akademiko-profesionala bermatzeko:
- Ezagutzaren eta baliabideen partekatzea eta transferentzia sustatuz
- Hezkuntza orientazioa LHn txertatzeko estrategiak eta jarraibideak eskainiz
- Ikastetxeetan garatzen diren praktika onak identifikatu eta zabalduz
Irakasle eta orientatzaileentzat material praktiko eta erabilgarriak sortuz
Hezkuntza orientazioa funtsezkoa da LH sistemaren erronka nagusiei erantzuteko:
1. Ikasleen garapen integrala bermatzen duelako
Ikasleek beren proiektu pertsonal eta profesionala eraikitzen laguntzen du.
2. Aniztasunari erantzuten laguntzen duelako
Ikasleen gaitasun, erritmo eta egoera personal eta sozialei egokitutako ikas-prozesu inklusiboak bultzatzen ditu.
3. Bizikidetza positiboa sustatzen duelako
Ikastetxeetan espazio seguruak sortzen laguntzen du ikasleriaren ongizatea lehentetsiz ikasketa prozesua erraztuz.
Hezkuntza‑orientazioaren lan‑lerroko prozesua jarduera osagarri desberdinen bidez egituratzen da.
Alde batetik, orientazio‑arloan lan egiten duten orientatzaileen arteko elkarlanerako guneak sustatzen dira, taldean aritzeko eta orientazio hezitzailea aberasten duten praktika onak eta baliabideak partekatzeko helburuarekin.
Bestetik, Lanbide Heziketako irakasleei laguntza eskaintzen zaie aniztasunarekiko sentsibilizazioa eta ezagutza garatzeko, prestakuntza eta baliabide praktikoen bidez, ikasgelan erantzun egokia eman dezaten.
Azkenik, emaitza onak ematen ari diren praktika eta esperientzien zabalkundea sustatzen da, beste testuinguru batzuetara transferentzia eta aplikazioa erraztuz.