EOP Ethazi Oinarrizko Prestakuntza
FP Euskadi ikaskuntza-eredua (ETHAZI eredua) ezartzen eta finkatzen aurrera egiteko, aurten ere, EOP (Ethazi Oinarrizko Prestakuntza) ikastaroa abiaraziko dugu, ereduan ezagutzarik eta/edo esperientziarik ez duten Lanbide Heziketako irakasleentzat.
Prestakuntza-ikastaro honen helburua ikasgelan ETHAZI eredua ezartzen hasteko irakasleengan gaitasun berriak garatzea da.
Guztira 150 plaza eskaintzen dituen eta aldi berean Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban emango den 45 orduko prestakuntza hau urrian hasiko da talde guztientzat eta jarraian azaltzen diren egun eta tokietan izango da:
TALDEA | TOKIA | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
---|---|---|---|---|
EOP1 | ITLENT (Gipuzkoa) | 16:00 - 19:30 | Elebiduna | |
EOP2 | MENDIZABALA LHII (Araba) | 16:00 - 19:30 | Elebiduna | |
EOP3 | IURRETA LHII (Bizkaia) | 16:00 - 19:30 | Euskara | |
EOP4 | TARTANGA LHII (Bizkaia) | 16:00 - 19:30 | Gaztelania | |
EOP5 | IMH LHII (Gipuzkoa) | 9:00 - 12:30 | Elebiduna | |
EOP6 | ITLENT (Gipuzkoa) | 16:00 - 19:30 | Euskara |
Iraupena: 45 ordu
- 6 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 21 ordu
- Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 24 ordu
Edukien deskribapena:
- Euskadiko Lanbide Heziketako Ereduaren ezaugarriak.
- Ikaskuntza kolaboratiboa.
- Eronkak eta 11 pausuak .
- Eboluziorantz bideratutako ebaluazioa.
Ebaluazioa:
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen % 80arekin bete behar da.
- Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.
Gaitasunen deskribapena:
ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du.
Metodologia:
- Modalitate erdipresentziala.
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Eskakizunak:
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Ikastetxeko zuzendaritzaren onespena izatea.
Hautatzeko irizpidea:
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Partehartzaileen hautaketarako ikastetxe bakoitzaren irizpidea kontutan hartuko da, ikastetxe horrek aldaketa metodologikoaren ezarpena aurrera eramateko duen estrategiaren arabera.
- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Izen-ematea edozein lurraldetan egin ahalko da.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe proiektuaren beharrak errespetatuz.
- EOP5 ikastarorako nahitaezko baldintza: ikastetxean arratsaldeko eskola-ordutegia duen irakaslea izatea.
Izen-emate epea: 2025ko irailaren 21a arte.
Ebazpena: 2025ko irailaren 25an, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.