QUEEN proiektuko stakeholder-en lehen bilera

Interreg QUEEN proiektuaren lehenengo stakeholders bilera egin dugu gaur iTlent-en. Bilera horretan, gure stakeholder-ekin partekatu ditugu QUEEN proiektuaren xehetasun guztiak, proiektuaren helburuei eta lan-faseei dagokienez.

Jarraian, kalitatezko prestakuntza dualerako EFQEAren 14 irizpideak aztertu ditugu, eta irizpide horiei dagokienez FP Euskadiren  egoera zein izan litekeen hausnartu dugu.

Amaitzeko, proiektu horretan landuko dugun tresna politikoari buruz eztabaidatu dugu: Orientabide estrategia 23-26.