QUEEN Interreg proiektuaren Capacity Building formakuntza saioak
QUEEN Interreg proiektuaren esparruan, Capacity Building formakuntza-saioak egin dira IVAF-EIEIko eta iTlenteko lankideekin, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko giro ezin hobean.
Lehen saioa urriaren 2an egin zen Sestaon IVAF-EIEIko 7 lankideren parte-hartzearekin. Bigarren saioa, berriz, urriaren 21ean egin zen Errenteriako iTlenten, iTlenteko 11 lankiderekin.
Formakuntzak formatu hibridoan garatu ziren: parte-hartzaile gehienak aurrez aurre aritu ziren, Sestaon eta Errenterian, eta beste batzuek online jarraitu zituzten saioak.
Bi jardunaldiak giro onean eta parte-hartzailean garatu ziren, QUEEN Interreg proiektuaren baitan ezagutza partekatzeko eta elkarlanean ikasten jarraitzeko aukera eskainiz.

