Ethazi astea, TALENTUAren astea 2026
Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.
14 formakuntza saio
1609 pertsonak hartu dute parte
Eskerrik asko denoi!!!
Kultura Ekintzailea eta EIP zikloetan integratzen
Helburua: Gure helburu nagusia kultura ekintzailea ETHAZI ereduan txertatzea da, ikasleak bere heziketa‑zikloan gaitasun guztiak osotasunean gara ditzan. Horretarako, begirada‑aldaketa bat beharrezkoa da: enplegagarritasun‑gaitasuna eta ekintzailetza zeharkako gaitasun gisa aztertuko ditugu, ikaskuntza‑prozesuaren ardatz bihurtuz.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1 ordu.
Hizkuntza: Elebidun.
Gaitasunen mapa sortu dugu. Eta orain zer?
Helburua: Irakasle-talde askok ahalegin handia egin dute zikloko gaitasunen mapa sortzeko, baina gero... blokeatu egiten dira. Saio honetan, maparekin zer egin, egunerokoan nola aktibatu, ikaskuntzarako, ebaluaziorako eta feedbackerako gida bihurtu eta karpeta batean gordeta gera ez dadin nola jokatu aztertuko dugu.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Iraupena: 1,5 ordu.
Hizkuntza: Euskara.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Gaitasun Mapa eta gero zer.pdf
Zeharkako gaitasunak: ikaskuntza ibilbideetan integratzeko 5 eredu.
Helburua: Lanbide-heziketako enplegagarritasun-profila jada ez du betetzen OCDak. Talentua garatzeko, zeharkako gaitasunak sartu behar dira. Baina nola integratu ikaskuntza-ibilbideetan? Saio honetan bost adibide aurkeztuko ditugu.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1 ordu.
Hizkuntza: Elebidun.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena:
Nola ikasten duten Hasierako Lanbide Heziketan (HLH)
Helburua: Ikasketa prozesu esanguratsurako gako praktikoak.
Solasaldi honek HLHn ikasleen ikaskuntza benetan aktibatzen duten esperientziak izango ditu ardatz. Erronketatik haratago, arreta jarriko da zer funtzionatu duen aztertzean: estrategiak, egiteko moduak eta antolaketa‑erabakiak. Erronka adibide gisa hartuta intermodularitatea, feedbacka, ikaskuntza kolaboratiboa eta taldekatze‑ereduak jorratuko dira esperientzia errealetatik abiatuta.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,5 ordu.
Hizkuntza: Elebidun.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Nola ikasten duten Hasierako Lanbide Heziketan (HLH).pdf
Talentu teknikotik giza talentura LHn: hitzaldia Jon Leonardo Aurtenetxe soziologoarekin
Helburua: Saio honetan, balioek Lanbide Heziketan duten paperaz hausnartuko dugu Jon Leonardo Aurtenetxe, Deustuko Unibertsitateko Soziologiako katedradun eta doktorearekin batera. Bere ibilbide akademikotik eta gizarte-aldaketa garaikideen ezagutzatik abiatuta, gertuko elkarrizketa parte-hartzaile bat sortuko dugu prestakuntza teknikoa eta "giza talentua" osatzen duten 4.0 balioak integratzeko aukeraren inguruan. Lanbide Heziketa pertsona konprometituak, kritikoak eta errealitate sozialarekin konektatuak prestatzeko funtsezko espazio gisa birpentsatzeko aukera.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,15 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
ETHAZI, oinarrizko gakoak argitzen
Helburua: ETHAZI aplikatzea ez da jarduera batzuk egitea soilik; egunerokoan islatu behar duten oinarri batzuk behar ditu. Baina ibilbidean zehar, interpretazio ezberdinak sortu dira eta batzuetan zaila da lerrokatuak ari ote garen jakitea.
Saio honetan funtsezko ideiak argituko ditugu: zertan nabaritzen da ETHAZI gelan? zein dira ezinbestekoak? Helburua oinarrizko printzipioekin konektatzea izango da.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,5 ordu.
Hizkuntza: Euskara.
Elementu gehigarrriak:
-Aurkezpena: ETHAZI oinarrizko gakoak.pdf
Osasun mentaleko arazoen kudeaketa LHetanHelburua: Lanbide Heziketako geletan osasun mental arazoak dituzten gero eta ikasle gehiago aurkitzen ditugu, eta horrek irakasleen eguneroko jardunean erronka berriak sortzen ditu. Errealitate horri erantzuteko saio hau antolatu da, irakasleei tresnak, orientabide argiak eta segurtasuna emateko helburuarekin.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 45 min .
Hizkuntza: Gaztelania.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Osasun mentaleko arazoen kudeaketa LHetan.pdf
Lanbide Heziketa gizartearen zerbitzura: Balioak 4.0 Euskadiko Lanbide Heziketan.
Helburua: Mahai-inguru honetan, ikuspegi hurbil eta praktiko batetik, Balioak 4.0 ikasgelan lantzeko esperientzia errealak partekatuko dira. Irakasleen arteko elkarrizketa-gune bat sortuko dugu ideiak trukatzeko eta proposamen aplikagarriak aurkitzeko, helburua profesional trebeak eta, aldi berean, gizartearekin konprometitutako pertsonak formatzea izanik.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,15 ordu.
Hizkuntza: Elebidun.
Laguntzaile adimendunen erabilera eta pertsonalizazioa ikaskuntzaren mesedetan.
Helburua: Charoren Fernandezekin (Nebrija Unibertsitatea) solasaldi hurbil batean, ebaluazioari buelta eman eta portfolio digitalak ikaskuntza benetan bizia nola bihurtzen duen ezagutzeko aukera izango dugu: hausnartu, ebidentziak jaso, akatsetatik ikasi, hobetu… eta, bide batez, notekin apur bat gutxiago sufritu.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Iraupena: 1,15 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena:
Estereotipoetatik harago: emakumeak heziketa‑ziklo guztietan
Helburua: Emakumeen presentzia maskulinizatutako zikloetan ikusarazteko, esperientziak partekatzeko eta ikaskuntzak trukatzeko gune bat. Hainbat hezkuntza‑zentrotan garatutako benetako kasu eta praktiken bidez, berdintasunarekin eta genero‑ikuspegiarekin lotutako erronka desberdinak jorratuko ditugu. Irakasleen arteko elkarrizketa‑gune bat sortuko dugu ideiak trukatzeko, proposamenak eraikitzeko eta hezkuntza‑ingurune inklusiboagoetara aurrera egiteko.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,15 ordu.
Hizkuntza: Euskara.
HLH ez da "gutxiago", desberdina baizik. GAKOAK eta ESTRATEGIAK
Helburua: Saio honen helburua lasaitasuna eskaintzea, Hasierako LHko testuingurua hobeto ulertzen laguntzea eta eguneroko praktikarako baliagarriak diren gako eta estrategiak partekatzea da.Ikasleen ezaugarriak eta aniztasuna, gelako giroa eta harremanak, nola ikasten duten, irakasle-taldearen funtzionamendua, tutoretzaren rola, baita familien eta kanpo-eragileen papera ere landuko dira.Hasierako LHn hasi berri diren irakasleei bereziki zuzendutako saioa bada ere, esperientzia handiko irakasleentzat ere baliagarria izango da, testuingurua partekatzeko, praktika propioak berrikusteko eta estrategia eraginkorrak kontrastatzeko aukera eskaintzen duelako.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,5 ordu.
Hizkuntza: Elebidun.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: HLH ez da gutxiago, desberdina baizik. GAKOAK eta ESTRATEGIAK.pdf
Nola egin lan LHtan Mugako gaitasun intelektuala duten ikasleekin. Teoriatik praktikara.
Helburua: Lanbide Heziketako geletan gero eta ikasle profil anitzagoak aurkitzen ditugu, eta horrek irakasleen eguneroko jardunean erronka berriak sortzen ditu. Errealitate horri erantzuteko, formakuntza saio hauek antolatu dira, irakasleei tresnak, orientabide argiak eta segurtasuna emateko helburuarekin.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 2 ordu.
Hizkuntza: Euskara.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena:
Nola egin lan LHtan Mugako gaitasun intelektuala duten ikasleekin. ORTZAGAR ELKARTEA.pdf
Nola egin lan LHtan Mugako gaitasun intelektuala duten ikasleekin. ORTZADAR GUNE FUNDAZIOA.pdf
Inspirazio txokoa
Helburua: Hainbat ikastetxetako irakasleek beren esperientziak partekatuko dituzte gai ezberdinen inguruan. Aukera polita beste lankide batzuen egiten dutena ezagutzeko!
Esperientziak:
-ZETA gela - emozioen kudeaketa.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,5 ordu.
Hizkuntza: Euskara.













