Ethazi astea 2025

Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.

12 formakuntza saio
1142 pertsonak hartu dute parte

Eskerrik asko denoi!!!

Zer da TALENTUA garatzearen kontu hori?

Helburua: Zure ikasleen talentua garatzen laguntzea arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko entrenatzean datza.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Gaztelania.

Zeharkako moduluak ikaskuntza-ibilbideetan integratzea. Aukera bikaina!

Helburua: Zer ikuspegi dago zeharkako modulu berrien sustraian?

Zer aukera eskaintzen dizkiete beren jarduera ETHAZI ereduaren barruan garatzen duten irakasle-taldeei?

Saio honetan, LHko zeharkako moduluen sustraietan murgilduko gara, eskaintzen dituen aukerak eta eman ditzaketen fruituak ezagutzeko.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Elebidun.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Zeharkako moduluak ikaskuntza-ibilbideetan integratzea. Aukera bikaina!.pdf

Zeharkako gaitasunak garatzeko bidea erraztuz

Helburua: Hemen daude! Zeharkako 6 gaitasun-talde. Saio honetan, ikasleekin entrenatzearen garrantziaz hitz egingo dugu, eta horiek lantzeko pistak eskainiko ditugu.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Euskara.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Zeharkako gaitasunak garatzeko bidea erraztuz.pdf

Talentu Teknikotik Giza Talentura LHn: Solasaldia José Antonio Marinarekin

Helburua: Saio honetan, José Antonio Marina filosofo eta pedagogoarekin batera, balioek Lanbide Heziketan duten funtsezko paperaz hausnartuko dugu. Gertuko elkarrizketa ireki baten bidez, "giza talentua" osatzen duten 4.0 Balioen garapenarekin lanbide-formakuntza nola osatu aztertuko dugu. LH enplegurako prestakuntza gisa ez ezik, pertsona osoak, arduratsuak eta ingurunearekin konprometituak prestatzeko funtsezko espazio gisa ere birpentsatzeko aukera.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Gaztelania.

Eraldaketan bidelaguna: enplegagarritasuna zikloaren ardatz gisa

Helburua: Lanbide Heziketaren egungo testuinguruan, funtsezkoa da ikasleak hezkuntza-prozesuaren erdigunean kokatzea, eta haien bizi- eta lanbide-proiektua eraikitzen laguntzea. Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I eta II moduluak ez dira eduki osagarriak, baizik eta ardatz egituratzailea, aukera ematen duena ikaskuntzari zentzua emateko, zikloko moduluak konektatzeko eta bizitzarako eta enplegurako funtsezko gaitasunak garatzen laguntzeko. Formakuntza hau zikloan benetan nola integratuko den birpentsatzeko beharretik sortu da, irakasleei tresnak emanez.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Euskara.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Eraldaketan bidelaguna enplegagarritasuna zikloaren ardatz gisa.pdf

Binkulua elementu eraldatzailea oinarrizko graduetan

Helburua: Oinarrizko graduan hasten diren ikasleak, oro har, ikaskuntza-prozesuetatik eta prozesu horiek kudeatzen dituzten pertsonengandik (irakaleengandik, tutoreengandik, zuzendaritza-taldetik) deskonektatuta sentitzen dira.
Eragile horiekiko binkuluak eraikitzeak ikasleen heziketa-prozesuak aberasten dituzten konfiantza- eta segurtasun-esparruak sortzen laguntzen du.
Esparru horretan ibilbidea duten hiru ikastetxek esperientziak partekatuko dituzte, binkulua oinarrizko graduetan eraldatzeko elementu gisa garatzen lagun dezaketen gakoei buruz hitz eginez.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Gaztelania.

Kultura Ekintzailea Ziklo Osoan: Guztion Esku Dago

Helburua: Irakasleak sentsibilizatzea gaitasun ekintzailearen garrantziaz zeharkako elementu gisa, eta edozein modulutatik modu praktiko eta errazean integratzeko moduak erakustea.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Euskara.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Kultura Ekintzailea Ziklo Osoan Guztion Esku Dago.pdf

Ebaluazio formatiboa Ethazi gelan

Helburua: Benetako esperientzien bidez, ETHAZI gelan hainbat irakasle prestakuntza ebaluatzeko estrategiak ezartzen ari direla erakustea, beste irakasle batzuk inspiratuz eta gidatuz.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Euskara.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Ebaluazio formatiboa Ethazi geletan​.pdf

Laguntzaile adimendunen erabilera eta pertsonalizazioa ikaskuntzaren mesedetan.

Helburua: Adimen Artifizialeko laguntzaile adimendu eta pertsonalizatua Moodle plataforman txertatzeak ikaskuntza-prozesua eraldatu al dezake?

Gure esperientziaren gakoak eta ateratako ondorioak partekatuko ditugu, hezkuntza teknologiaren etorkizunari begira pauso berritzaile bat emanez.

Hezkuntza-aukera berriak ezagutu Adimen Artifiziala hezkuntza-ingurune egituratuetan estrategikoki integratuz!
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Euskara.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Laguntzaile adimendunen erabilera eta pertsonalizazioa ikaskuntzaren mesedetan.pdf

Tutoretza-ekintza ikaskuntza-prozesua sendotzeko tresna gisa oinarrizko graduetan

Helburua: ETHAZI ereduak irakasle-taldearen rol-aldaketa bat aurreikusten du, ikasleei ikaskuntza-bidean laguntzeko.

Bidelaguntza horretan jarduteko, esaterako feedback-a tresna badugu.

Oinarrizko graduetan, gainera, zeregin horretarako, tutoretza dugu irakasle-talde osoa inplikatzen duen berariazko baliabide gisa. Tutoretza-ekintzak ikasle-taldeko aspektuak lantzen laguntzen du, baita ere ikaslearen bidelaguntza lanean.

Esparru horretan ibilbidea duten hiru ikastetxek esperientziak partekatuko dituzte, tutoretza-ekintza oinarrizko graduetan ikaskuntza-prozesua sendotzeko tresna gisa garatzen lagun dezaketen gakoei buruz hitz eginez.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Gaztelania.

Nola lagundu gaitzake Hizkuntza-eredu handiek "GPT-ek" Zikloaren diseinuan Zikloaren Profila definitzen

Helburua: Saio honetan Hizkuntza-eredu handiek adibideen bidez Ziklo baten Ikaskuntza ibildearen gaitasunak aukeratzen eta definitzen nola lagundu gaitzaketen aztertuko dugu.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Euskara.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Nola lagun gaitzake Hizkuntza-eredu handiek GPT-ek Zikloaren diseinuan Zikloaren Profila definitzen.pdf

Inspirazizio txokoa

Helburua: Hainbat ikastetxetako irakasleek beren esperientziak partekatuko dituzte gai ezberdinen inguruan. Aukera polita beste lankide batzuen egiten dutena ezagutzeko.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line).
Hizkuntza: Elebidun.
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena:
Hausnarketa dinamikak.pdf
Scaffold.pdf
HARROBIA - Irakasleen autozaintza.pdf