Gida

Espazioak

Ethazi espazioak

informazio gunea

Informazioa bilatzeko espazio egokia da. Irakurketak, bideokonferentziak, multimedia edukien ikuskatzea… helburu: informazio baliabide ugari dituen ikasgela sortzea.
• Bigilantzia eta informazioa atzitzeko errekurtso aberatsak dauden gunea.
• Gune adituetara sarbidea: bideokonferentziak, TED ponentziak, …
• Konektibitatea
• Informazio trukaketa

analisi gunea

Berrikusi eta aztertzeko gunea da. Elkarrizketarako gunea. Erabakiak hartzeko gunea.
 Sortutako ezaguera eta alternatinak errepasatu
• Ideiak eta teoriak aztertu eta oinarri hartu
• Produktuak eta prototipoak aurkeztu eta ebaluatu

sormen gunea

Marraztu, modelatu, zirriborroak egin, maketak. Espazio honek ideien sormenerako egokia izan behar du.
asmatu  /  pentsatu  /  elkarrekin
sortu  /  dibergentzia  /  eskulanak
Adimen-mapak eta kontzeptualak

eraikitzeko gunea

Sortutako ideiak prototipatzeko gunea da.
 Sormen eremuan bururatutakoren prototipado azkarra
• 3D inpresorak
• Maketak sortzeko tresnak

exekuzio gunea

Azken produktua eraikitzeko gunea da.
 Erabilgarriak edo amaierako produktuak eta prototipoen sorkuntza
• 3D inpresora eta SW profesionala
• Ikaskuntza azkartzeko ekipamenduak (simulagailu eta gune birtualak), tailerrak eta ekipamendu profesionalak

atseden gunea

Gune lasaia da. Ikasleari ari den laneko egoera emozionaletik deskonektatzeko aukera eman behar dio, ondoren, berriz ere lanera egoera emozional egokian itzul dadin.

Ethazi espazioen ezaugarriak

Gardentasuna

Laneko espazioen gardentasuna gero eta onartuago dago. Lan-estilo berriek eta aurrerapen teknologikoek espazio ireki eta gardenaren garapena eta onarpena bultzatu dute.

Estrategia horren atzean dagoen kontzeptua da bat-bateko elkarrekintzek eta ikaskideekiko etengabeko kontaktuak komunikazioa eta lankidetza errazten dituztela. Bi ezaugarri hauek ezinbestekoak dira gaur egun gizarteak eta lan-munduak eskatzen dituen sormena eta produktibitatea bermatzeko.



Altzari
malguak

Interakzioa eta lankidetza sustatzeko, altzarien osaera egokia behar dugu. Hainbat helburutarako espazio bat eratu behar badugu, forma desberdinak egokituko dituena eta modu erraz batean hazi eta murriztu daitekeena, ezinbestekoa da altzariak malguak izatea.

Horma
margogarriak
360

Erronkak modu berritzailean garatu ahal izateko sormenaren gaitasuna garatu beharra daukagu honek balioa gehitzen duten soluzioak lortzea ahalbidetzen duelako. Sormena landu ahal izateko espazio egokiak beharko ditugu eta honetarako oso garrantzitsua da ahalik eta azalera pintagarri gehien izatea.

IKTen erabilpena erraztu

Horrelako espazioetan errendimendua indartzeko eta optimizatzeko elkarlaneko  teknologiak konfiguratu eta aplikatu behar dira. IKTen bidez, informazioa denbora errealean trukatu, iturri eta formatu guztietako edukiak partekatu eta ikasleek dituzten mota guztietako gailuetatik erronketan elkarlanean aritu daitezke. IKTek irakaskuntzaren kalitatea hobetu eta talde-lana bultzatu behar dute.

Konexio malguak

Interakzioa eta lankidetza sustatzeko altzari malguen bidez forma desberdinak izango dituen espazio baterako konexioak ere malguak izan behar dira. Espazioak haririk gabeko konektibitate ona (Wi-Fi) beharko du lankidetza errazteko. Gaur egun, 220v konexio elektrikoarekiko mendekotasun handia dugu eta espazioak diseinatzerakoan kontutan hartu beharreko ezaugarria izango da erabilpena eraginkorra izan dadin.