Gida

STEAM – Maker kontzeptua 4 (Datuen Analisia)

Mota:Ikastaro paketatua

Ongi etorri Maker kontzeptua 4 tailerrera (Datuen analisia). Pentsamendu zientifikoaz hitz egiten dugunean, gure ikasleek aztertzeko gaitasuna, sormena eta inguratzen dituen munduarekiko jakin-mina garatzea nahi dugu. Tailer honetan datuen analisian jarriko dugu arreta. Konponbide posibleetara eta ondorioetara iristeko datuen analisiak eskaintzen dizkigun ebidentziak erabiliko ditugu.

Nola areagotu dezakegu pentsamendu zientifikoaren erabilera ikasgelan teknologia aurreratuei esker?

Pentsamendu zientifikoak behatzeko, galderak egiteko, hipotesiak egiteko, esperimentuak diseinatzeko, datuak biltzeko, emaitzak aztertzeko eta ebidentzietan oinarritutako ondorioak ateratzeko gaitasuna eskatzen du.

Eta nola lagun diezaguke teknologiak arlo horretan?

  1. Datuen iturrira joan behar dugu.
  2. “Business Intelligence (BI)” landu beharko dugu, datu-kopuru handiak prozesatu eta aztertzeko, eredu, joera eta erlazio esanguratsuak identifikatu ahal izateko.

Tailer honetan, datu-iturri (publikoak edo guk geuk sortutakoak) posibleak nola lortu aztertuko dugu, eta, ondoren, Microsoft Power BI aplikazioarekin modu erraz eta intuitiboan aztertuko ditugu maiatzak 25ean izango duzun saio sinkronikoan (On-line edo aurrez-aurrekoa). Tailerraren helburua ikasleak ERRONKA, PROIEKTUA, ARAZOA,… garatzen ari direnean datuak Business Intelligence (BI) tresnei esker informazio baliotsu bihurtzea da ondoren taldean erabaki egokiak har ditzaten.