OMHZ

DESKRIBAPENA:

ETHAZI oinarrizko zikloetan ikas-aukera bat da era online eta autonomo egitekoa. Bideratuta dago edozein irakaslentzako zeinek interesa duen Euskadiko LHko ikaskuntza Ereduaren (ETHAZIren) baitan oinarrizko mailako ziklo bateko errealitatera hurbiltzeko. 

Ikas-aukera hau beste oinarrizko prestakuntzaren osagarri gisa bistaratzen dugu, hau da, ETHAZI Hastapena, ELU Ikastetxean edo EOP ikas-aukeretako bat edo gehiago egin ostean gomendiatzen dugu egitea.

HELBURUA:

Ikastaroaren bidez oinarrizko zikloetako berezitazunez jabetuko zara. Ikastaroa eginda, zikloko irakasle-taldearekin batera, ziklo-diseinuari errazago ekin ahal izango diozu. 

GAITASUNA: 

ETHAZI Oinarrizko Gaitasuna (EOG) oinarritzat hartuta, honako lorpen adierazle hauek lortzea: 

  • A6 - ETHAZI ereduaren baitan oinarrizko mailako (OM) zikloa diseinatzeko prozesua ezagutzen du. 

  • B6 – Irakasle taldeak talde gisa lan egitearen beharra ulertzen du. 

  • B11 – Ikaskuntza esanguratsua izateko bidea ulertzen du: ezagutu, ulertu, aplikatu, ebaluatu. 

  • B12 – Zikloko eremu profesionala, komunikazio eta gizarte zientziak eta zientziak aplikatuak zikloko ibilbide intermodularretan integratuta egon behar dutela ulertzen du. 

  • B13 – Oinarrizko graduetako ikasleen ezaugarriak ezagutzeak duen eragina ETHAZI eredua ezartzerakoan ulertzen du. 

  • B14 – Oinarrizko graduetako ikasleen ikaskuntza prozesuan tutoretza prozesuak eta harrera planak duten garrantzia ulertzen du. 

EBALUAZIOA:

Hausnarketaren bidez lorpen adierazleak bideratzea; horretarako, bi jarduera mota proposatzen dizkizugu: 

  • Hainbat galdetegi proposatzen dira. Denak gainditu behar dira 10 puntukin. 

  • Lorpen adierazleen inguruko gogoeta-galdera batzuk. 

METODOLOGÍA:

Iraupena: 6 ordu 
%100 online 
Ikastaro irekia, eta guztiz autonomoa 

EDUKIAK: 

Ikastaroan landuko diren eduki nagusiak honako hauek dira: 

  • ETHAZI ziklo diseinuari ekiteko oinarrizko ideiak. 
  • Oinarrizko zikloetako egitura-berezitasunak 
  • Oinarrizko zikloetako ikasleen ezaugarriak
  • Oinarrizko zikloetako irakasle-taldeetako ezaugarriak
  • Oinarrizko zikloetako ikaskuntza-prozesuetako berezitasunak 

MATRIKULAZIO PROZESUA:

Ikastaroan sartzeko datuak posta elektronikora bidaliko dira hilean bitan: hileko lehen astelehenean edo hirugarrenean izen-ematearen dataren arabera. Adibidez, izena ematen bada hilaren 22an, posta jasoko da hurrengo hileko lehen astelehenean; era berean, izena ematen bada hilaren 8an posta jasoko da hilaren hirugarren astelehenean.