Ethazi astea 2022

Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.

13 formakuntza saio
1232 pertsonak hartu dute parte

Eskerrik asko denoi!!!

Erronkak ez dira 9. pausuan hasten. Proiektutik erronkara

Helburua: Noiz hasten da erronka bat? Erronken prozesuaren dinamizazioaren inguruan maiz egiten dizkiguzuen galderei erantzuna eman nahi diegu: erronken ebazpen prozesuaren zentzua, prozesu horren azpian zer dagoen…
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat.
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena

Erronkaren 4.pausua ere aktiboa da

Helburua: Informazioa lortu eta antolatu pausoan eragin nahi den ikaskuntza modu aktibo batean nola bideratu daitekeen azalduko dugu, pauso honetan ere, ikaslea parte hartzaile izan dadin.
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat.
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: euskara

Zeharkako gaitasunak zure erronketan

Helburua: Zure zikloan eta erronketan zeharkako gaitasunak nola txerta daitezken landuko da adibideekin.
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat.
Iraupena: 2,5 ordu
Hizkuntza: euskara
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena
– Lan dokumentua Word
– Lan dokumentua Excel

Zure taldeak ere egin dezake! ETHAZI ereduan lan eginez, oinarrizko graduko zikloetako ikasleen gaitasunak aberasteko urratsak ematen

Helburua: OGko (Oinarrizko Graduko) ziklo batzuetan , ETHAZI esperimentatzen ari diren irakasle-taldeak daude, Tknikako talde batek koordinatuta, gure ikasleei erantzun egokiagoa emateko helburuarekin. Esperientzia horiek zuekin partekatuko ditugu, ETHAZI ibilbidea OGko zuen zikloetan martxan jartzeko lehen urratsak ematera animatzeko asmoarekin.
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena

Zikloko profilaren gaitasunak definitzen. Adibide praktikoak

  • Helburua: Irakasle taldeetan zikloko gaitasunak definitzerako garaian sortu daitezkeen zalantzak argitzea. Prozesua egin duten ikastetxe batzuk beraien adibidea aurkeztuko dute.
    Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako ikaskuntza koordinatzaileentzat.
    Iraupena: 1,5 ordu
    Hizkuntza: elebidun
    Elementu gehigarriak:
    – Aurkezpena
    – Aurkezpena Zulaibar
    – Aurkezpena Bidebieta

Zure zikloan Ikaskuntza Kolaboratiboa hobetzeko zure baliabideak taldean aberasten

Helburua: Tailer honetan baliabide didaktiko sorta bat taldean egitea proposatzen dizugu, IKren (Ikaskuntza Kolaboratiboaren) oinarriei lotuta, eta berehala aplikatu ahal izango duzuna zure zikloan.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat.
Iraupena:  1,5 ordu
Hizkuntza: elebidun
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena

Elkarrekin hobe!

Helburua: Kultura ekintzailea sustatzeko lankidetza-lana sustatzea.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat.
Iraupena:  1,5 ordu
Hizkuntza: elebidun
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena
– Lan dokumentua

Zeharkako gaitasunak zure erronketan

Helburua: Zure zikloan eta erronketan zeharkako gaitasunak nola txerta daitezken landuko da adibideekin.
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat.
Iraupena:  2,5 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena
– Lan dokumentua Word
– Lan dokumentua Excel

Irakasle taldeak zainduz

Helburua: Ethazi ereduan irakasle taldeek duten garrantzia nabarmena da. Nola zaintzen ditugu?Ethazi ereduan irakasle taldeek duten garrantzia nabarmena da. Nola zaintzen ditugu?
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako ikaskuntza koordinatzaileentzat.
Iraupena:  1,5 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena