EOP EOG gaitasunean
EOP IKAS AUKERA eginda EOG gaitasuneko ia lorpen adierazle guztiak lantzen dira. Letra lodiz dauden lorpen adierazleak lantzen dira eta errubrikako lau mailetan daude banaturik.
EOG gaitasuna
A - Ereduaren oinarriak identifikatzen ditu | B - Norbere irakasle jardunean ereduak duen eragina ulertzen du | C - Ereduak eragiten dituen eraldaketak norbere jardunean aplikatzen ditu | D - Zikloaren ikuspegia duten Ereduaren eszenatokietara bideratzen da |
|---|---|---|---|
A1 – Ereduaren oinarrizko elementuen EZAUGARRIAK ezagutzen ditu.
| B1– Ereduaren helburua ulertzen du.
| C1 – Ikaskuntza ibilbidea eta moduluaren ikaskuntza emaitzak erlazionatzen ditu.
| D1 – Zikloa Ethazi ereduaren baitan diseinatzeko prozesua ulertzen du.
|
A2 – Ereduaren elementuen ZERTARAKOAK ezagutzen ditu. | B2 – Gaitasunak garatzearen garrantzia ulertzen du.
| C2 – ETHAZI 11 urratsak erronka bat dinamizatzeko tresna gisa erabiltzen ditu.
| D2 – Ereduaren araberako irakasle-taldea sortzeko prest agertzen da.
|
A3 – Irakasleak erronken ezaugarriak zerrendatzen ditu. | B3– Ikaskuntza kolaboratiboaren garrantziaz jabetzen da.
| C3 – Ikasle taldeak dinamizatzeko teknika desberdinak experimentatzen ditu.
| D3 – Helburu komunak lortzeko bere zikloko beste irakasle batzuekin kolaboratzen du .
|
A4 – Ebaluazio mota desberdinen (Auto, CO eta Heteroebaluazioa) zertarakoa ezagutzen du. | B4 – Zikloko moduluek ibilbide intermodularrean integratuta egon behar dutela ulertzen du.
| C4 – Ikaskuntza lortzeko bere heziketa-zikloaren lan-errealitatetik hurbil dagoen egoera irekia, eta motibatzailea planteatzen du.
| D4 – Zikloko konpetentzia bat sortzeko aukera bistaratzen du, hainbat moduluren ikaskuntzaren emaitzen bidez.
|
A5 – Eredua aberasten duten beste ezaugarri batzuk ezagutzen ditu: balioak, STEAM, ekintzailetasuna, eraldaketa digitala… | B5 – Ebaluazioa eta kalifikazioa bereizten ditu.
| C5 – Feedback-a esperimentatzen du.
| D5 – Eredua ikastetxeetara eta euren zikloetara hedatzeko sarea ezagutzen du: Irakaslea, Zikloko koordinatzailea, Ikaskuntza koordinatzailea, aRitua, Tknikako dinamizatzailea |
B6 – Irakasle taldeak talde gisa lan egitearen beharra ulertzen du.
| C6 – Ikaskuntza ibilbideak diseinatzen ditu (errubrikak).
| ||
B7 – Irakasle taldeak ikaskuntza-prozesuan duen bidelagun rola ulertzen du.
| C7 – Hausnarketa, ikaslea bere ikaskuntzaren arduradun eta jakitun izateko tresna gisa erabiltzen du.
| ||
B8 – FP Euskadiko Ikaskuntza Ereduaren elementuen elkarren arteko erlazioa ulertzen du.
| C8 – Sormen teknika desberdinak esperimentatzen ditu. | ||
B9 – Erronkako 11 pausuak bere irakasle jardunean duen eragina ulertzen du.
| |||
B10 – Feedback-a eta hausnarketaren garrantzia ulertzen ditu.
| |||
B11 – Ikaskuntza esanguratsuagoa izateko bidea ulertzen du (ezagutu, ulertu, aplikatu, ebaluatu). |