iTlent-etik irakasle-talde, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko formakuntza saioak eskaini ere. Horretarako ekainaren 8tik 12ra formakuntza saio eta tailer ezberdinak egingo ditugu.
Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI testuinguruan lanean ari diren ikastetxeetako profesionalei zuzenduak daude. Helburua, Euskadiko LHak propatzen duen ikaskuntza prozesua ulertzeko moduan aurrera egiteko gakoak eta sakontzeko aukerak eskaintzea eta partekatzea da.
Formakuntza saioak modu digitalean edo presentzialean eskainiko ditugu saioaren arabera.
Izen-emate eta matrikulazio epea: Maiatzaren 19tik Maiatzaren 29ra (biak barne).
Ebazpena: 2026ko ekainaren 2tik 4ra bitartean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
Onartuta izan den pertsonak kurtsora modu digitalean sartzeko informazioa eta jarraibideak email bidez jasoko ditu.
Parte hartzeko baldintzak:
Inskripzio-orrian agertzen den helbide elektronikoa egiaztatu.
ETHAZI ereduan duzun esperientzia tailerraren mailarekin bat datorrela egiaztatu.
Nahitaezkoa da online tailerretan kamera konektatzea.
Aurrez aurreko saioetarako onarpena izen emate ordenaren arabera izango da. Eskaera plaza kopurua baino handiagoa bada, ikastetxeko bakoitzeko 2 pertsonara mugatuko da; eta ondoren beharrezkoa balitz ikastetxe integratuek izango lukete lehentasuna.
Programa
Data
Deskribapena
Izena eman
ekainak 8
Kultura Ekintzailea eta EIP zikloetan integratzen Helburua: Gure helburu nagusia kultura ekintzailea ETHAZI ereduan txertatzea da, ikasleak bere heziketa‑zikloan gaitasun guztiak osotasunean gara ditzan. Horretarako, begirada‑aldaketa bat beharrezkoa da: enplegagarritasun‑gaitasuna eta ekintzailetza zeharkako gaitasun gisa aztertuko ditugu, ikaskuntza‑prozesuaren ardatz bihurtuz. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 10:00. Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Elebidun.
Gaitasunen mapa sortu dugu. Eta orain zer? Helburua: Irakasle-talde askok ahalegin handia egin dute zikloko gaitasunen mapa sortzeko, baina gero... blokeatu egiten dira.
Saio honetan, maparekin zer egin, egunerokoan nola aktibatu, ikaskuntzarako, ebaluaziorako eta feedbackerako gida bihurtu eta karpeta batean gordeta gera ez dadin nola jokatu aztertuko dugu. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 12:30. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Euskara (*).
Zeharkako gaitasunak: ikaskuntza ibilbideetan integratzeko 5 eredu. Helburua: Lanbide-heziketako enplegagarritasun-profila jada ez du betetzen OCDak. Talentua garatzeko, zeharkako gaitasunak sartu behar dira. Baina nola integratu ikaskuntza-ibilbideetan? Saio honetan bost adibide aurkeztuko ditugu. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 10:00. Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Elebidun.
Nola ikasten duten Hasierako Lanbide Heziketan (HLH) Helburua: Ikasketa prozesu esanguratsurako gako praktikoak. Solasaldi honek HLHn ikasleen ikaskuntza benetan aktibatzen duten esperientziak izango ditu ardatz. Erronketatik haratago, arreta jarriko da zer funtzionatu duen aztertzean: estrategiak, egiteko moduak eta antolaketa‑erabakiak. Erronka adibide gisa hartuta intermodularitatea, feedbacka, ikaskuntza kolaboratiboa eta taldekatze‑ereduak jorratuko dira esperientzia errealetatik abiatuta. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 10:00. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Elebidun.
EIPko irakasleentzako hausnarketa eta koordinazio gunea Helburua: Saio honen helburua gaur egun identifikatutako testuinguaren inguruan gogoeta partekatua egitea eta ikastetxeei zuzendutako proposamena lantzea izango litzateke. Testuinguru horretan, gure lanaren garrantzia azpimarratu nahi da, baita antolaketa‑ereduak zehaztu ere: Ethazi ereduan txertatzeko modua, praktika onen identifikazioa eta zabalkundea, eta ikastetxeko ziklo irakasleekin lankidetzan aritzeko proposamen adostuak. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:00. Iraupena: 3 ordu aurrez-aurre (CIFP IURRETA LHII). Hizkuntza: Elebidun.
Talentu teknikotik giza talentura LHn: hitzaldia Jon Leonardo Aurtenetxe soziologoarekin Helburua: Saio honetan, balioek Lanbide Heziketan duten paperaz hausnartuko dugu Jon Leonardo Aurtenetxe, Deustuko Unibertsitateko Soziologiako katedradun eta doktorearekin batera. Bere ibilbide akademikotik eta gizarte-aldaketa garaikideen ezagutzatik abiatuta, gertuko elkarrizketa parte-hartzaile bat sortuko dugu prestakuntza teknikoa eta "giza talentua" osatzen duten 4.0 balioak integratzeko aukeraren inguruan. Lanbide Heziketa pertsona konprometituak, kritikoak eta errealitate sozialarekin konektatuak prestatzeko funtsezko espazio gisa birpentsatzeko aukera. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 12:30. Iraupena: 1,15 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Gaztelania.
ETHAZI, oinarrizko gakoak argitzen Helburua: ETHAZI aplikatzea ez da jarduera batzuk egitea soilik; egunerokoan islatu behar duten oinarri batzuk behar ditu. Baina ibilbidean zehar, interpretazio ezberdinak sortu dira eta batzuetan zaila da lerrokatuak ari ote garen jakitea. Saio honetan funtsezko ideiak argituko ditugu: zertan nabaritzen da ETHAZI gelan? zein dira ezinbestekoak? Helburua oinarrizko printzipioekin konektatzea izango da. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 10:00. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Euskara.
Osasun mentaleko arazoen kudeaketa LHetan. Helburua: Lanbide Heziketako geletan osasun mental arazoak dituzten gero eta ikasle gehiago aurkitzen ditugu, eta horrek irakasleen eguneroko jardunean erronka berriak sortzen ditu. Errealitate horri erantzuteko saio hau antolatu da, irakasleei tresnak, orientabide argiak eta segurtasuna emateko helburuarekin. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 12:30. Iraupena: 45 min sinkrono (On-line). Hizkuntza: Gaztelania.
Lanbide Heziketa gizartearen zerbitzura: Balioak 4.0 Euskadiko Lanbide Heziketan. Helburua: Mahai-inguru honetan, ikuspegi hurbil eta praktiko batetik, Balioak 4.0 ikasgelan lantzeko esperientzia errealak partekatuko dira. Irakasleen arteko elkarrizketa-gune bat sortuko dugu ideiak trukatzeko eta proposamen aplikagarriak aurkitzeko, helburua profesional trebeak eta, aldi berean, gizartearekin konprometitutako pertsonak formatzea izanik. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 10:00. Iraupena: 1,15 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Elebidun.
Portfolio bidez ikasi eta ebaluatu - Charo Fernández (Nebrija Unibertsitatea). Helburua: Charoren Fernandezekin (Nebrija Unibertsitatea) solasaldi hurbil batean, ebaluazioari buelta eman eta portfolio digitalak ikaskuntza benetan bizia nola bihurtzen duen ezagutzeko aukera izango dugu: hausnartu, ebidentziak jaso, akatsetatik ikasi, hobetu… eta, bide batez, notekin apur bat gutxiago sufritu. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 10:00. Iraupena: 1,15 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Gaztelania.
Estereotipoetatik harago: emakumeak heziketa‑ziklo guztietan Helburua: Emakumeen presentzia maskulinizatutako zikloetan ikusarazteko, esperientziak partekatzeko eta ikaskuntzak trukatzeko gune bat. Hainbat hezkuntza‑zentrotan garatutako benetako kasu eta praktiken bidez, berdintasunarekin eta genero‑ikuspegiarekin lotutako erronka desberdinak jorratuko ditugu. Irakasleen arteko elkarrizketa‑gune bat sortuko dugu ideiak trukatzeko, proposamenak eraikitzeko eta hezkuntza‑ingurune inklusiboagoetara aurrera egiteko. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 12:30. Iraupena: 1,15 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Euskara.
HLH ez da "gutxiago", desberdina baizik. GAKOAK eta ESTRATEGIAK Helburua: Saio honen helburua lasaitasuna eskaintzea, Hasierako LHko testuingurua hobeto ulertzen laguntzea eta eguneroko praktikarako baliagarriak diren gako eta estrategiak partekatzea da.Ikasleen ezaugarriak eta aniztasuna, gelako giroa eta harremanak, nola ikasten duten, irakasle-taldearen funtzionamendua, tutoretzaren rola, baita familien eta kanpo-eragileen papera ere landuko dira.Hasierako LHn hasi berri diren irakasleei bereziki zuzendutako saioa bada ere, esperientzia handiko irakasleentzat ere baliagarria izango da, testuingurua partekatzeko, praktika propioak berrikusteko eta estrategia eraginkorrak kontrastatzeko aukera eskaintzen duelako. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 12:30. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Elebidun.
Nola egin lan LHtan Mugako gaitasun intelektuala duten ikasleekin. Teoriatik praktikara. Helburua: Lanbide Heziketako geletan gero eta ikasle profil anitzagoak aurkitzen ditugu, eta horrek irakasleen eguneroko jardunean erronka berriak sortzen ditu. Errealitate horri erantzuteko, formakuntza saio hauek antolatu dira, irakasleei tresnak, orientabide argiak eta segurtasuna emateko helburuarekin. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:00. Iraupena: 2 ordu sinkrono (Webinar). Hizkuntza: Euskara.
Inspirazizio txokoa Helburua: Hainbat ikastetxetako irakasleek beren esperientziak partekatuko dituzte gai ezberdinen inguruan. Aukera polita beste lankide batzuen egiten dutena ezagutzeko!