IKASTRAINING I

Ikasenpresa programan hasi berriak diren Lanbide Heziketako irakasleentzat zuzenduta dagoen formakuntza da. Ikasenpresa, heziketa proiektu berritzailea da eta  ekintzaileen gaitasunak eskuratzeko sortua dago. Horretarako erabiltzen den metodologia aktiboa, berritzailea eta bereziki praktikoa da.

Ekintzailetza  Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan bai eta bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da:  aldaketaren bultzatzailea, berrikuntzaren bultzatzailea,  helburuak argi dituena eta arrakasta lortzeko behar duen motibazioa duena. Gure ikasleak gaitasun hauek garatzeko irakasleak azpiko bilbidea ekin beharko  du. Enpresa bat sortzearen bizipenean bidelaguna izateko formatu beharko da, batez ere,  eta etorkizunean enpresa bat sortzea eta lan munduratzearen beste aukera bat bezala onartzearen pentsamenduan​.

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

Ekintzailetza Dinamizatzailea

ONLINE

Irailak 24

Urriak 1,8,15 eta 22

16:00 - 19:00 

Euskara

Izena eman

Facilitador Emprendimiento

ONLINE

Irailak 22 eta 29

Urriak 6, 13 eta 20

16:00 - 19:00 

Gaztelania

Izena eman

Iraupena: 20 ordu​

  • 5 ONLINE saio sinkrono: 15 ordu​
  • Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 5 ordu

Izen-emate epea: 2025ko irailaren 9tik - irailaren 14rarte.

Ebazpena: 2025ko irailaren 15an, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.

Informazio gehiago esteka honetan: 25-26 IKASTRAINING I -eu.pdf