Ziklo ibilbidean eta erronketan sakontzen
FP Euskadi, ETHAZI eredua, ikaskuntza eredua ezartzeko eta finkatzeko prozesuan aurrera egiteko, irakasleen prestakuntzak berebiziko garrantzia du.
Euskadiko LHko zikloko irakasle-taldeek, orain arte egin duten bezala, zeregin garrantzitsua dute ibilbide horretan, beren irakaskuntza-jarduera aldatuz, ikasleen talentuaren garapena sustatzen duten ikaskuntza-testuinguruak sortzeko.
Prestakuntza honen helburua zikloko ibilbidean eta erronken diseinuan sakontzea da, ikasleek zikloaren gaitasunak kontzienteki eskuratzea sustatzeko tresna gisa.
Edukien deskribapena
- Prestakuntza-ebaluazioa eta ikaskuntza-estrategia
- Zikloko ibilbidea – erronken sekuentziazioa
- Erronkak, ikaskuntzarako tresna gisa
- Nola erabili erronken 11 urratsak gaitasunetan oinarritutako ikaskuntzarako
- Erronkak Balioak 4.0, kultura ekintzailea, Steam...lantzeko tresna.
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Prestakuntza-orduen % 80 betetzea.
Prestakuntza horretarako ezarritako gaitasunak garatzea.
Aktiboki parte hartzea eta ikastaroko jarduera guztiak entregatzea.
Gaitasunen deskribapena
Ziklo-ibilbidea eta ikaskuntza-testuingurua inplementatzen ditu, erronka intermodularretan oinarrituta, eta ikaskuntza-estrategia erronka horietan integratzen du.
Metodologia
- Modalitate erdipresentziala.
- Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa.
Eskakizunak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakaslea izatea, ziklo honetan:
ETHAZI ikaskuntza eredua ezarria izatea.
Zikloko konpetentzien mapa landuta izatea edo lantzen egotea.
Ikasgelan erronkekin lan egiten esperientzia izatea.
Hautatzeko irizpidea
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, hautaketa honako irizpide hauen arabera egingo da:
- Lehentasuna emango zaie Ikaskuntzako Koordinatzaile programan parte hartzen duten ikastetxeei.
- Irakasle-talde bereko 2 pertsona edo gehiago dituzten eskaerei emango zaie lehentasuna.
- Ikastetxeen arteko plazen oreka kontuan hartuko da.
- Azken batean, eskarien kopuruak eskainitako plazen kopurua gainditzen jarraitzen badu, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan.
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|---|
ZIKLO IBILBIDEAN ETA ERRONKETAN SAKONTZEN (1.taldea) | iTlent (Gipuzkoa) | otsailak 24 (Asinkrono) - martxoak 3 / martxoak 17 / apirilak 14 (Aurrez-aurreko saioak) | 16:00 - 19:00 | Elebidun | |
ZIKLO IBILBIDEAN ETA ERRONKETAN SAKONTZEN (2.taldea) | Iurreta LHII (Bizkaia) | apirilak 14 (Asinkrono) - apirilak 28 / maiatzak 12 / maiatzak 26 (Aurrez-aurreko saioak) | 16:00 - 19:00 | Elebidun |
Iraupena: 18 ordu
- Aurrez-aurrko 3 saio sinkrono (9 ordu): 3 ordu/saioko – 16:00-19:00
- Asinkronoak (online jarduerak ): 9 ordu
Ziklo ibilbidean eta erronketan sakontzen (1.taldea iTlent)
*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.
Izena emateko azken eguna: 2026ko otsailaren 13a
Ebazpena: 2026ko otsailaren 17a, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.
Ziklo ibilbidean eta erronketan sakontzen (2.edizioa)
*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da
Izena emateko azken eguna: 2026eko martxoaren 25a
Ebazpena: 2026ko martxoaren 27a, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.


