Lanbide Heziketan aniztasunari heltzeko gakoak II: aplikazio praktikoa ikasgelan, tailerrean eta praktiketan
1. AZALPENA
Prestakuntza hauek joan den ikasturtean eskainitako dislexiari, TDAHari, autismoari eta adimen-gaitasun mugatuari buruzko saioei jarraipena ematen diete. Bigarren zatia bada ere, irakasle guztiei irekita dago, eta ez da beharrezkoa aurreko saioetan parte hartu izana edo webinarrak ikusi izana. Joan den ikasturteko grabazioak eta aurkezpenak eskuragarri daude oinarrizko edukiak berrikusi nahi dituztenentzat, Lanbide Heziketako eguneroko errealitatean aplikazio praktikoago baterantz aurrera egin aurretik. Orientazioa - LHko Talentuaren Euskal Institutua
Edukiak, azalpenak, materialak, jarduerak, prozedurak eta azterketak egokitzeko eta diseinatzeko irizpideak eta estrategiak landuko dira, ikasleen beharrak eta ikaskuntza-ingurune bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta. Helburua da irakasleei zuzenean aplikatzeko moduko jarraibideak, adibideak eta baliabideak eskaintzea, proposamen irisgarriagoak planifikatzen, parte-hartzea sustatzen eta ikasleen ikaskuntza eta autonomia ikuspegi inklusibo batetik errazten laguntzeko.
TALDEA | LEKUA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|---|
Dislexia | On line – Webinar formatua | urriak 19 | 15:00–16:30 | Gaztelania | |
Adimen-gaitasun mugatua | On line – Webinar formatua | urriak 27 | 15:00–16:30 | Elebidun | |
AGHN eta TDL | On line – Webinar formatua | urriak 29 | 15:00–16:30 | Euskara | |
Autismoa | On line – Webinar formatua | azaroak 3 | 15:00–16:30 | Euskara |
2. EDUKIAREN DESKRIBAPENA
- Sarrera: ikasleen aniztasuna
- Irakasleentzako erronka: ikasle guztiei arreta emateko gaitasuna eta tresnak izatea, ahaleginean ito gabe!
- Eta hori nola egiten da? IDUren (Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala) jarraibideak
- IDUren diseinu-zikloa
- Oztopoak, adibidez, aurreko prestakuntzetan azaldu diren dislexia eta TDAHa duten ikasleenak.
- Helburuak.
- Ebaluazioa: nola ebaluatuko da eta zer egokitzapen behar dira?
- IDU materialak: adibide praktikoekin.
- Konpromisoaren / inplikazioaren jarraibidea ikasgelan
- Ondorioak
AGHN eta TDL
Erakundea: ADI Psikoeducativa
Hizlaria: Eba Tomé
HNL eta TDAH: ulertu, oztopoak identifikatu eta erantzunak ematea
- HNL ETA TDAH: ZEREN AURREAN GAUDE?
Zer da Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmendua (HNL)?
Zer da Arreta Gabeziaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua (TDAH)?
Ezaugarri nagusiak.
Nola agertzen dira eguneroko bizitzan eta ikasgelan?
- ZER BEHA DEZAKEGU IKASGELAN?
- OZTAPOAK ETA INDARGUNEAK Ikasleen zailtasunetan soilik zentratu beharrean, oztopoa zereginaren zein unetan edo ataletan agertzen den aztertuko dugu.
- EGUNEROKO EGOERAK IKASGELAN Adibide praktikoak aztertuko ditugu.
- ZER EGIN DEZAKEGU? Ez ditugu edukiak ezabatzen: haietara iristeko modua aldatzen dugu.
- HNL ETA TDAH DUAREN IKUSPEGITIK
Zer egin dezakegu ikasgela-talde osoarentzat?
Nola diseinatu jarduera irisgarriagoak hasieratik bertatik?
Nola murriztu oztopoak, banakako egokitzapenen beharra gutxituz?
- KASU PRAKTIKOAK HNL eta TDAH duten ikasleen hainbat egoera aztertuko ditugu: ZER BEHATZEN DUGU?
AUTISMO (TEA)
Erakundea: APNABI
Hizlaria: Nekane Estrella Pedagogia Terapeutikoko irakaslea.
Paula Fernández
- Lanbide Heziketako testuinguruetan ikasle hauek izan ditzaketen behar nagusiei buruz hausnartuko dugu, eta haien parte-hartzea, ikaskuntza prozesua, ongizate emozionala eta hezkuntza testuingurura egokitzapena sustatzeko estrategia zehatzak partekatuko ditugu.
- Adibide praktikoen bidez, honako alderdi hauek aztertuko ditugu:
- Jardueren antolaketa eta egituraketa.
- Komunikazioa eta jarraibideen ulermena.
- Aldaketen eta ezustekoen kudeaketa.
- Harreman sozialak eta talde-lana.
- Antsietate-egoerak edo gainkarga sentsoriala prebenitzeko moduak.
- Haien inklusioa eta hezkuntza-arrakasta errazteko laguntzak eta egokitzapenak.
- Helburua da irakasleei orientabide erabilgarriak eta aplikagarriak eskaintzea, Lanbide Heziketako ikasgeletan dagoen aniztasunari segurtasun eta eraginkortasun handiagoz erantzun ahal izan diezaioten. Horrez gain, zalantzak argitzeko eta kasu praktikoak partekatzeko gune bat ere izango da
Webinar honetan, Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) duten ikasleen arretari helduko diogu ikuspegi guztiz praktiko batetik, ikasgelan eta ikastetxean egunerokoan sor daitezkeen benetako egoeretan arreta jarriz.
ADIMEN-GAITASUN MUGATUA
Erakundeak: Ortzadar Elkartea
Igon Ferreira (ZIP y HLH)
Iñargi Murua Bilbao (HLH)
Miriam Navasa Domínguez (HLH 3 años - Necesidades Educativas Especiales)
Erik Aparicio Isasa (EMLH)
Webinar honen helburua da parte-hartzaileei orientazio praktikoak eta erreferentzia erabilgarriak eskaintzea, Adimen Gaitasun Muga (AGM) duten ikasleen beharrei modu egokian erantzuteko, Lanbide Heziketako testuinguru desberdinen errealitatera egokituta.
Lanbide Heziketako hainbat testuinguru erreferentziatzat hartuta (ZIP, HLH eta Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleentzako 3 urteko HLH), AGM duten ikasleei ikasgelan arreta emateko honako gako hauek landuko ditugu:
Ikasleen eguneroko jarduna, bai ikasgelan bai tailerretan, haien parte-hartzea eta ikaskuntza sustatzen dituzten estrategiak aztertuz.
Testuinguru-lana, AGM duten ikasleak dituen taldearekin eta irakasle-taldearekin batera garatzen dena, aniztasunari erantzun egokia emateko eta ingurune inklusiboak sustatzeko.
Konpetentzia-profilaren garapenean kontuan hartu beharreko alderdiak, bereziki ikaskuntza-prozesuari, ebaluazioari eta AGM duten ikasleek lortutako lorpen-mailari dagokienez.
Saio honek Lanbide Heziketako errealitate desberdinetan aplikagarriak diren esperientziak eta proposamen praktikoak ezagutzeko aukera emango du, ikasleen beharretara hobeto egokitutako erantzun hezitzaile inklusiboagoa sustatuz.
3. METODOLOGIA
- 1,5 orduko online saioa (webinar formatua) (15:00-16:30)
- Galderak egiteko eta hausnarketarako tartea (16:10–16:30)
4. ESKAKIZUNAK
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko irakaslea izatea.
5. IZEN EMATEA
Izena emateko epea:
Dislexia
Urriaren 19a
MUGI
Urriaren 23a
TDAH
Urriaren 26a
AUTISMOA (TEA)
Urriaren 30a