Ikasleek erronkak eta kontzeptuak identifikatzeko teknikak - 24-25

ETHAZI ereduko ikaskuntza-erronkak ebazteko prozesuan, askotan funtsezkoa da ikasleentzat erronka, kontzeptuak, helburuak eta abar ondo identifikatzea. Identifikazio-prozesu horrek zerikusi handia du sormen-prozesuarekin, neurri handi batean hurrengo urratsen balioa eta egokitasuna zehazten baititu. Mikro-ikastaro honekin, parte hartzen duten irakasleek identifikaziora daraman konbergentzia-prozesuan ikasleei lagun diezaieketen egoerak eta dinamikak ezagutuko dituzte. Beraz, erronkak, helburuak, kontzeptuak, ekintzak eta abar bideratzen eta argitzen laguntzen du.

Edukien deskribapena 

  • Ikasleek ikaskuntza-helburuak identifikatu behar dituzten egoerak.
  • Askotariko egoeretarako dinamikak.
  • Saio sinkronikoa. "Agoerak partekatzea. Feedback"

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Prestakuntza horretarako ezarritako gaitasunak garatzea.

Gaitasunen deskribapena

Ikasleei ETHAZI erronkak eta kontzeptuak identifikatzen laguntzeko dinamikak ezagutzen ditu.

Metodologia

Erakusketa- eta hausnarketa-elementuak dituen online modalitatea, elkarrizketa-saio sinkroniko batekin osatua.

Eskakizunak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautatzeko irizpidea

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritzak, Ikaskuntza Koordinatzailearekin batera, parte hartuko duten irakasleak aukeratuko ditu

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

Ikasleek erronkak eta kontzeptuak identifikatzeko teknikak

Online

Abenduak 2 - Abenduak 13 (Asinrono)

-----

Gazteleania

Izena eman

Iraupena: 5 ordu​

  • 1 saio sinkronoa: 1 ordu​ – 2024.12.10 – 16:00-17:00
  • Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 4 ordu

Izen-emate epea: 

Izen emateko azken eguna: 2024ko azaroak 28.