Ikasleak ELKARLANEAN
ETHAZI ereduko axiometako batek dio, beste pertsona batzuekin elkarlanean urrunago iristen garela: ikasleek gehiago eta hobeto ikasten dute, eta irakasle-taldeek eraginkortasun handiagoz egiten dute lan.
Elkarlana, ikasleen ikaskuntzarako funtsezko tresna gisa erabiltzeak, gero eta konplexuagoak diren testuinguru sozial eta profesionaletan integratzen laguntzen du, testuinguru horietan diziplinartekotasuna eta lankidetza funtsezko faktoreak baitira.
Formakuntza honetan, elkarlana ikasgelan hedatzeko ikaskuntza-estrategiak eraikitzeko oinarrizko osagai gisa nola txerta daitekeen aztertuko dugu.
Ikasturte honetako lanak zure irakasle-taldean laguntzeko balio behar dizu, elkarlaneko ikaskuntzaren plangintza eraikitzeko proposamen koherenteak eginez.
Edukien deskribapena
Elkarlana ikaskuntza erraminta bezala
Elkarlaneko ikaskuntza elementuak
Elkarlanean ikasteko estrategia bat sortzea
- Ikasleen eta irakasle-taldearen rolak elkarlaneko ikaskuntzan
Ebaluazioa
Ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira:
Formakuntza orduen %80arekin bete behar da (aurrez aurrekoetan ETA asinkronoetan).
Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta ikastaroan entregatutako jarduera guztiak entregatzea.
Gaitasunen deskribapena
- ETHAZI ereduaren testuinguruan elkarlanean oinarritutako ikaskuntza-estrategiak planifikatzen ditu.
Metodologia
- Modalitate erdipresentziala.
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Eskakizunak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
- ETHAZI ereduaren ezagutza izatea.
Hautatzeko irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
- Lehentasuna emango zaie Ikaskuntzako Koordinatzaile programan parte hartzen duten ikastetxeei.
- Irakasle-talde bereko 2 pertsona edo gehiago dituzten eskaerei emango zaie lehentasuna.
- Ikastetxeen arteko plazen oreka kontuan hartuko da.
Azken batean, eskarien kopuruak eskainitako plazen kopurua gainditzen jarraitzen badu, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan.
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|---|
Ikasleak ELKARLANEAN | CIFP Iurreta LHII (Bizkaia) | Otsailak 24(Asinkronoa / online) - Martxoak 16 - Apirilak 21 | 16:00 - 19:30 | *Elebiduna |
Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.
Iraupen totala: 20 ordu (14 ordu asinkrono + 6 ordu aurrez aurre)
2026/02/24 (hasiera data) - 2026/03/16 - 9 ordu online, asinkronoa
2026/03/16 aurrez aurreko saioa 16:00-19:30 (CIFP Iurreta LHII)
2026/03/16 - 2026/04/21 (amaiera data) - 5 ordu online, asinkronoa
2026/04/21 aurrez aurreko saioa 16:00-18:30 (CIFP Iurreta LHII)
Izen-emate epea:
Izen emateko azken eguna: 2026ko otsailak 27
Ebazpena:
2026ko otsailaren 17an, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.