Ikaskuntza Estrategia tailerra
"Ikaskuntza estrategiaren diseinua" ikastaroak aukera ematen du estrategia hori nola diseinatu sakontzeko, ebaluazio formatiboa ikasgelan aplikatzeko, ikasleak beren ikaskuntza-prozesuaz kontzienteago izan daitezen etengabeko feedbackaren, hausnarketa-uneen eta hobekuntza-konpromisoen definizioaren bidez. ETHAZI ereduan ebaluazioaren ikuspegia ezagutzen duten eta ziklo mailako ikaskuntza-estrategia komun eta partekatu bat diseinatzen aurrera egin nahi duten Euskadiko LHko irakasleei zuzenduta dago.
Ikastaro honen helburua irakasle-taldeei zikloko ikaskuntza-estrategia baten hasierako diseinuan laguntzea da, ebaluazio formatiboa modu sistematikoan aplikatzeko, ikaskuntza-ibilbidearekin eta ETHAZI ikaskuntza-ereduarekin koherentea den irakasle jardunarekin lotuta.
Edukien deskribapena
- Ebaluazio formatiboa ikaskuntza tresna bezala
- Hausnarketarako eta ikaskuntzen feedbackerako ziklo-estrategia bat sortzea/diseinatzea
- Hausnarketa, feedback-a eta konpromisoen arteko lotura.
- Hausnarketa, ebidentziarako tresna: Portfolio, egunerokoa.
Ebaluazioa
Ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta jarduera guztiak entregatzea
Gaitasunen deskribapena
ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du.
Metodologia
- Modalitate erdipresentziala.
- Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa.
Eskakizunak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
- Ebaluazio-ikuspegia ezagutzea ETHAZI ereduan
Hautatzeko irizpidea
Tailer bakoitzerako gehienez 50 plaza eskainiko dira. Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
- Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, ETHAZI ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez
- Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei.
- LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio.
- Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen ETHAZI proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta.
- Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko
- Eskaera txikia bada, gerta daiteke ikasturte honetan eskaera gehiago dituen beste batekin ordezkatzea
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|---|
IKAS. ESTRATEGIA I | IURRETA (Bizkaia) | Urtarrilak 11 (Asinkrono) - Otsailak 1 | 16:00 - 19:00 | Elebidun | |
IKAS. ESTRATEGIA II | IURRETA (Bizkaia) | Apirilak 19 (Asinkrono) - Maiatzak 10 | 16:00 - 19:00 | Elebidun |
*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.
Iraupena: 10ordu
- 1 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 3 ordu
- Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 7 ordu
- Ikastaroa modu asinkronoan abiatzen da moodle plataformaren irekierarekin
Izen-emate epea:
Estrategiaren diseinua 1 (Iurreta)
- Izena emateko hasiera eguna: 2026eko abenduaren 7a
- Izena emateko azken eguna: 2026ko abenduaren 17ra arte
Ebazpena: 2027ko urtarrilaren 7an, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.
Estrategiaren diseinua 2 (Iurreta)
- Izena emateko hasiera eguna: 2027ko martxoaren 15a
- Izena emateko azken eguna: 2027ko apirilaren 8ra arte
Ebazpena: 2027ko apirilaren 15an, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.
