Ideia Ekintzaileak Sortzea

ETHAZI ereduak kontuan hartzen ditu ikasleek pentsamendu sortzailea abian jartzeko prozesuak, baina zer egin dezakegu erronketan ikasleek ideia ekintzaileak sor ditzaten? Prestakuntza-ekintza honen bidez, ideia ekintzaileak sortzeko trebetasuna sustatzen duten jarduerak integratzeko estrategiak ezagutuko dituzu. Ideia horiek, Ikasenpresa bezalako ekimenen bidez, kultura ekintzailea eta, beraz, ikasleen talentua garatzen dute.

Edukien deskribapena

  1. Jokalekua (ikasleek ideia ekintzaileak izan ditzaten zerbait modu naturalean, ez behartuan, egin daitekeen uneak deskubritzen ditugu).
  2. Prozesua (ideia ekintzaileak asmatzera eta ondoren hautatzera daramaten behaketa, esplorazioa eta esperimentazioa aktibatzen ikasten dugu).
  3. Ikasenpresa konexioa (ekintzailetza-gaitasunaren garapenera hurbiltzen gara, ideia ekintzaileek Ikasenpresa ekimenean duten ibilbidearen bidez).

Ebaluazioa

Ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira: 

  • Formakuntza orduen %80arekin bete behar da (aurrez aurrekoetan eta asinkronoetan). 

  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.   

  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta ikastaroan entregatutako jarduera guztiak entregatzea. 

Gaitasunen deskribapena

  •   Ikasleek ideia ekintzaileak sortzea eragiteko estrategiak eta dinamikak ezagutuko dituzte irakasleek.

Metodologia

  • Modalitate erdipresentziala: (9 orduko online jarduerak eta ordu 1 online aurrez aurreko saio bat 2026ko maiatzaren 11an, 16:00etatik 17:00etara).
  • Metodologia aktibo-kolaboratiboa.

Eskakizunak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
  • ETHAZI ereduaren ezagutza izatea. 

Hautatzeko irizpideak

Izen-emateen kopuruak eskainitako plaza-kopurua gainditzen badu, hautaketa irizpide hauen arabera egingo da:

  • ETHAZI ereduetan irakasle ari direnek izango dute lehentasuna.
  • Izen-ematearen data.

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

Ideia Ekintzaileak Sortzea

On-line

Apirilak 27 (Asinkronoa / online) - Maiatzak 11 (Sinkronoa - aurrez aurre)

16:00 - 17:00 

*Elebiduna

Izena eman

*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.

Iraupen totala
: 10 ordu 

  • Aurrez-aurreko 1 saio sinkrono (1 ordu):
    - 2026/05/11 - 1 ordu/saio – 16:00-17:00 (On-line)

  • Asinkronoak (online eta ikastetxean jarduerak): 9 ordu
    - 2026/04/27 (hasiera data) - 2026/05/10 - 9 ordu online

Izen-emate epea: 

Izen emateko azken eguna: 2026ko maiatzak 23

Ebazpena:

2026ko maiatzaren 24an, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.