Genero-berdintasuna korapilatzen denean: estrategia praktikoak gelako egunerokoan
Gelan berdintasunaz hitz egiteak erresistentzia edo deserosotasuna sortzen duela somatu duzu? Kezkatzen zaitu nola erantzun ikasgelan sortzen diren iruzkin edo jarrera sexistei? Berdintasunaz asko hitz egiten den arren, oraindik egunerokotasunean praktikan jartzea zaila dela iruditzen zaizu?
Genero-berdintasunari buruzko eztabaidek erresistentziak sortzen jarraitzen duten une honetan, tailer honek berdintasun hori eguneroko egoeretan lantzeko estrategiak eta baliabide praktikoak eskainiko dizkie irakasleei. Bi ardatz nagusitatik abiatuko gara:
- Begirada intersekzionala, diskriminazio- eta pribilegio-bizipenak nola eragiten diguten ulertzen laguntzen diguna (generoaren, jatorriaren, gizarte-klasearen, dibertsitate funtzionalaren, sexu-orientazioaren eta abarren arabera, besteak beste).
- Ikasleen parte-hartze aktiboa, hezkuntza-ingurune bidezkoagoak, errespetuzkoagoak eta ekitatearekin konprometituagoak eraikitzeko funtsezko elementu gisa.
Helburua da irakasle bakoitzak ideia zehatzak, estrategia aplikagarriak eta ikasgelan berdintasuna sustatzeko moduari buruzko begirada berritua eraman ahal izatea.
TALDEA | LEKUA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|---|
1ª EDIZIOA | CIFP Uni Eibar-Ermua LHII (AURREZ AURRE) | azaroak 6, osteguna | 15:30 - 18:00 | Elebiduna (belarriprest) | |
2ª EDIZIOA | iTlent (AURREZ AURRE) | azaroak 13, osteguna | 15:30 - 18:00 | Elebiduna (belarriprest) |
Iraupena: 2,5 ordu
Hautatzeko irizpideak:
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauek kontuan hartuko dira:
Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartzen duten ikastetxeei.
Lehentasuna emango zaie Balioak 4.0 ikastaroa egin duten irakasleei.
Lehentasuna izango dute Balioak 4.0 ikaskuntza ereduan txertatzen ari diren zikloek.
Izena emateko epea: 2025ko urriak 29ra arte
Ebazpena: 2025ko urriaren 30ean, inskribatutako pertsonari posta elektronikoz jakinaraziko zaio prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuak erabiliz.
