Gaitasunen ebaluaziotik moduluen kalifikaziora

"Gaitasunen ebaluaziotik moduluaren kalifikaziora" ikastaroa prestakuntza-moduluen kalifikazioaren diseinuan sakontzeko ikastaro bat da, ETHAZI ikaskuntza-ereduarekin koherentea den gaitasunen araberako ebaluazio batetik abiatuta. ETHAZI ereduaren ezagutza aurreratua duten Euskadiko LHko irakasleei zuzenduta dago, gaitasunen mapa diseinatua dutenak eta ikasleek garatutako ikaskuntzarekin koherentea den kalifikazioa lortu nahi dutenak.

Ikastaro honen helburua irakasle-taldeak gaitasunen araberako ebaluazioarekin koherentea den moduluen kalifikazio bat diseinatzen gidatzea da, ikasleek garatutako ikaskuntza, zikloaren ikaskuntza emaitzekin eta kalifikazio-irizpideekin lotuz.

Edukien deskribapena 

  • Moduluen kalifikazioaren diseinua.
  • Kalifikaziorako estrategiak.

Ebaluazioa

Ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira: 

  • Formakuntza orduen %80arekin bete behar da (aurrez aurrekoetan ETA asinkronoetan).
  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.  
  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta ikastaroan entregatutako jarduera guztiak baliozkotuta izatea

Gaitasunen deskribapena

ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du .

Metodologia

  • Modalitate erdipresentziala.
  • Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa. 

Eskakizunak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea. 
  • ETHAZI ereduaren ezagutza aurreratua  izatea.
  • Zikloko Ikaskuntza ibilbidea (Gaitasunen mapa) diseinatua izatea.
  • Ikaskuntza estrategiaren diseinu tailerretan partehartu izana. 

Hautatzeko irizpidea

Tailer bakoitzerako gehienez 50 plaza eskainiko dira. Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko: 

  • Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, ETHAZI ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez 
  • Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei. 
  • LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio. 
  • Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen ETHAZI proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta. 
  • Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko 
  • Eskaera txikia bada, gerta daiteke ikasturte honetan eskaera gehiago dituen beste batekin ordezkatzea 

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

KALIFIKAZIOA I

IURRETA (Bizkaia)

Azaroak 30 (Asinkrono) - Abenduak 14

16:00 - 18:00 

Elebidun

 

KALIFIKAZIOA II

IURRETA (Bizkaia)

Maiatzak 17 (Asinkrono) - Maiatzak 31

16:00 - 18:00 

Elebidun

 

*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.

Iraupena: 10 ordu​

  • 1 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 2 ordu​
  • Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 8 ordu
  • Ikastaroa modu asinkronoan abiatzen da moodle plataformaren irekierarekin.

Izen-emate epea: 

Kalifikazioa 1 (Iurreta) 

  • Izena emateko hasiera eguna: 2026ko azaroaren 2tik
  • Izena emateko azken eguna: 2026ko azaroaren 19ra arte 

Ebazpena: 2026ko azaroaren 26ean, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta. 

Kalifikazioa 1 (Iurreta) 

  • Izena emateko hasiera eguna: 2026ko apirilaren 26tik
  • Izena emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 6ra arte 

Ebazpena: 2026ko maiatzaren 13ean, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.