Feedback-ean sakontzen
"Feedback formatiboa" ikastaroak ikaskuntza-estrategiaren barruko feedback-aren hobekuntzan sakontzea ahalbidetzen du, hasierako feedback batetik ikasleen ikaskuntza-prozesura bideratutako eta ebaluazio formatiboari lotutako feedback baterantz aurrera eginez. ETHAZI ereduan ebaluazioaren ikuspegia ezagutzen duten eta feedbackaren erabilera hobetu nahi duten LH Euskadiko irakasleei zuzenduta dago, hausnarketa, autonomia eta ikaskuntzaren hobekuntza bultzatzeko.
Ikastaroaren helburua da irakasle-taldeei laguntzea feedback-a hobetzen zikloaren ikaskuntza-estrategiaren barruan, ikasleen ikaskuntza-prozesura gehiago bideratutako feedback baterantz aurrera eginez, hausnarketa, autonomia eta hobekuntzarako erabakiak hartzea erraztuko duena.
Edukien deskribapena
- Ebaluazio formatiboa ikaskuntza tresna gisa
- Feedback formatiboaren ezaugarriak
- Idatzizko eta ahozko feedbackerako estrategiak
- Feedback-a egiteko tresnak
Ebaluazioa
Ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira:
- Formakuntza orduen %80arekin bete behar da (aurrez aurrekoetan ETA asinkronoetan).
- Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta ikastaroan entregatutako jarduera guztiak baliozkotuta izatea
Gaitasunen deskribapena
ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du .
Metodologia
- Modalitate erdipresentziala.
- Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa.
Eskakizunak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
- ETHAZI ereduaren ezagutza aurreratua izatea.
- Ikaskuntza estrategiaren diseinu tailerretan partehartu izana.
Hautatzeko irizpidea
- Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, ETHAZI ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez
- Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei.
- LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio.
- Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen ETHAZI proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta.
- Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko
- Eskaera txikia bada, gerta daiteke ikasturte honetan eskaera gehiago dituen beste batekin ordezkatzea
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|---|
FEEDBACK I | IURRETA (Bizkaia) | Azaroak 9 (Asinkrono), Azaroak 19 | 16:00 - 19:00 | Elebidun | |
FEEDBACK II | IURRETA (Bizkaia) | Maiatzak 3 (Asinkrono), Maiatzak 17 | 16:00 - 19:00 | Elebidun |
*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.
Iraupena: 10ordu
- 1 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 3 ordu
- Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 7 ordu
- Ikastaroa modu asinkronoan abiatzen da moodle plataformaren irekierarekin
Izen-emate epea:
Feedbackean sakontzen 1 (Iurreta)
- Izena emateko hasiera eguna: 2026ko urriaren 19tik
- Izena emateko azken eguna: 2026ko urriaren 29ra arte
Ebazpena: 2026ko azaroaren 5ean, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.
Feedbackean sakontzen 2 (Iurreta)
- Izena emateko hasiera eguna: 2027ko apirilaren 12tik
- Izena emateko azken eguna: 2027ko apirilaren 22ra arte
Ebazpena: 2027ko apirilaren 29ean, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.
