Dinamikak, ikasleak ideiak behar dituenerako - 24-25
Ideiak izatea ETHAZI erronken ebazpenean etengabe errepikatzen den dibergentzia-prozesu bat da. Alternatibak sortzeko 5. urratserako bakarrik uztea sormenaren ekintza- eta entrenamendu-fokua asko murriztea da. Ebazpeneko urrats guztietan aurki ditzakegu ikasleek sortzen dituzten proposamenetatik abiatuta erabakiak hartu behar dituzten egoerak. Mikro-ikastaro honekin, parte hartzen duten irakasleek egoerak eta dinamikak ezagutuko dituzte, ETHAZI erronkak ebazteko faseetan balioa emango duten ideiak sortzeko entrenatzeko.
Edukien deskribapena
- Ikasleek ideiak izan behar dituzten egoerak.
- Askotariko egoeretarako dinamikak.
- Saio sinkronikoa. "Agoerak partekatzea. Feedback".
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Prestakuntza horretarako ezarritako gaitasunak garatzea.
Gaitasunen deskribapena
Ikasleei ETHAZI erronkak ebazteko prozesuan ideiak izaten laguntzeko dinamikak ezagutzen ditu.
Metodologia
Erakusketa- eta hausnarketa-elementuak dituen online modalitatea, elkarrizketa-saio sinkroniko batekin osatua.
Eskakizunak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautatzeko irizpidea
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritzak, Ikaskuntza Koordinatzailearekin batera, parte hartuko duten irakasleak aukeratuko ditu
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
---|---|---|---|---|---|
Dinamikak, ikasleak ideiak behar dituenerako | Online | Urtarrilak 13 - Urtarrilak 24(Asinkrono) | ----- | Gaztelania |
Iraupena: 5 ordu
- 1 saio sinkronoa: 1 ordu – 2025.01.21 – 16:00-17:00
- Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 4 ordu
Izen-emate epea:
Izen emateko azken eguna: 2025ko urtarrilak 9.