Gida

Erronkak

Erronkak ikasleei aurkezten dizkiegun problematikak dira, beren ikaskuntza gara dezaten. Bete beharko dute lan-errealitatera ahalik eta gehien hurbildu behar liratekeen egoerak dira eta, beraz, inguruneko enpresak faktore garrantzitsua dira erronka horiek sortzean. Oso interesgarria da haien lankidetza, errealitate handiagoa emateko bai taldeek ebatzi beharko duten egoerari, bai talde bakoitzak egingo duen emaitzen aurkezpenari.

ERRONKA Euskadiko LHren Ikaskuntza-Ereduan

Dinamika

Erronkek, erronka izateko, ebazpen-dinamika oso berezia sortu behar dute ikasgelan; “dibergentzia-konbergentzia” prozesu bat ziurtatu behar dute, ikasleei aukera emango diena proposamen ugariren perspektibatik lan egiteko. Horrek oinarrizko konpetentzietatik lan egiteko premia sortzen du ikasleen artean, hala nola interpretatzea, transmititzea, sintetizatzea, erabakitzea…

Tknikatik proposatzen dugun dinamika hau da:

11 pausuen ebazpen-dinamika

Dinamika hori ikasgelan errazteko, erronka bakoitza bi formatutan garatzea proposatzen dizuegu:

  • ikasleena (ikasleek jasoko duten formatua)
  • irakasleena (irakasle taldeak zer lortu nahi duzuen eta etapa bakoitzean nola egingo duzuen jasoko duen formatua)

Ereduak ematen dizkizuegu:

Adibideak