Gida
STEAM – Maker kontzeptua 3 (Laser ebakitzailea)
Mota:Ikastaro paketatua
Tailer honetan lehen esperientzia bat izango dugu laser ebakitzailearekin okumen eta metakrilato materialekin Lanbide Heziketan STEAM osagaiko erronkak proposa ditzazuen.
Pertsona bakoitzak zuen pieza edo artefaktoa diseinatu beharko duzue eta fitxategi hauek sortzeko Tinkercad edo/eta InkScape aplikazioak erabiliko ditugu:
• SVG formatuko fitxategia: irudi bektorial mota bat da, kalitatea galdu gabe eskalatu daitekeena.
• DXF formatuko fitxategia: fitxategi bektorial mota bat da, CAD software batekin alda daitekeena. Formatu unibertsala da, programen arteko elkarreragingarritasuna ahalbidetzen duena.
