STEAM – Maker kontzeptua 6 (Binilo-mozketa)
Mota:Ikastaro paketatua
Tailer honetan auto-itsakorra den binilo inprimatu teknologiarekin lehen esperientzia izango dugu. Bertan, nahi den azken arte edo irudia inprimatzeko eta mozteko aukera eskaintzen du materiale anitzetan eta modu honetan Lanbide Heziketako STEAM kutsuko erronkak proposatu edo aurrera eraman ditzakezue.
Pertsona bakoitzak zuen irudia edo artea diseinatu beharko duzue modu digitalean, eta, horretarako, InkScape aplikazioa erabiliko dugu:
• SVG fitxategia irudi bektorial mota bat da, kalitaterik galdu gabe handitu eta txikitu daitekeena.
• EPS fitxategi bat, PostScript fitxategi grafiko hedatua, kalitate-galerarik gabe inprimatzeko erabiltzen dena. TKNIKAren STEAM espazioan dugun inprimagailuarekin bateragarria den fitxategi-formatua. Prozesu hau ikastetxe bakoitzaren egoerara egokitu beharko duzue.
Bi fitxategi-formatu horiek binilozko inprimaketa eta ebaketa lantzeko erabiliko ditugu.
