Bideoa

Giza eskubideei buruzko BALIOAK 4.0 hitzaldiak

Giza eskubideak gizarte justu eta demokratiko baten oinarria dira. 1948an Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zenetik, haren defentsa indarrean dagoen erronka da oraindik, hezkuntzaren eta lanbidearen esparruari ere eragiten diona. 
 
Balioak 4.0 proiektuaren esparruan, eta Amnesty Internationalen Donostiako  taldearen laguntzarekin, hainbat hitzaldi egin dira Euskadiko LHko ikasle eta irakasleentzat, giza eskubideei buruz hausnartzeko, gaurkotasuna duten gaien inguruan, hala nola teknologia, kirola, gizarte-eskubideak eta desberdintasunak. Saio horiek bat datoz Lanbide Heziketako 2030erako Euskal Planarekin, eta pentsamendu kritikoa, kultura demokratikoa eta balio etikoak sustatzen dituen prestakuntzaren aldeko apustua egiten dute. 

KIROLA ETA GIZA ESKUBIDEAK

TEKNOLOGIA ETA GIZA ESKUBIDEAK

ESKUBIDE SOZIALAK