Ethazi astea, TALENTUAren astea

iTlent-etik irakasle-talde, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko formakuntza saioak eskaini ere.  Horretarako  ekainaren 8tik 12ra formakuntza saio eta tailer ezberdinak egingo ditugu.

Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI testuinguruan lanean ari diren ikastetxeetako profesionalei zuzenduak daude. Helburua, Euskadiko LHak propatzen duen ikaskuntza prozesua ulertzeko moduan aurrera egiteko gakoak eta sakontzeko aukerak eskaintzea eta partekatzea da.

Formakuntza saioak modu digitalean edo presentzialean eskainiko ditugu saioaren arabera.

Izen-ematea: www.itlent.eus (formakuntza atalean).

Izen-emate eta matrikulazio epea: Maiatzaren 19tik Maiatzaren 29ra (biak barne).

Ebazpena: 2026ko ekainaren 2tik 4ra bitartean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.

Onartuta izan den pertsonak kurtsora modu digitalean sartzeko informazioa eta jarraibideak email bidez jasoko ditu.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Inskripzio-orrian agertzen den helbide elektronikoa egiaztatu. 

  • ETHAZI ereduan duzun esperientzia tailerraren mailarekin bat datorrela egiaztatu.

  • Nahitaezkoa da online tailerretan kamera konektatzea.

  • Aurrez aurreko saioetarako onarpena izen emate ordenaren arabera izango da. Eskaera plaza kopurua baino handiagoa bada, ikastetxeko bakoitzeko 2 pertsonara mugatuko da; eta ondoren beharrezkoa balitz ikastetxe integratuek izango lukete lehentasuna.