Ethazi astea 2025
iTlent-etik irakasle-talde, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko formakuntza saioak eskaini ere.
Horretarako ekainaren 9tik 13ra formakuntza saio eta tailer ezberdinak egingo ditugu ETHAZI ikaskuntza testuinguruaren inguruan.
Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko moduan aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.
Formakuntza saioak modu digitalean edo presentzialean eskainiko ditugu saioaren arabera.
Izen-ematea: www.itlent.eus (formakuntza atalean).
Izen-emate eta matrikulazio epea: Maiatzaren 20tik Maiatzaren 30era.
Ebazpena: 2025ko ekainaren 2tik 3ra bitartean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
Onartuta izan den pertsonak kurtsora modu digitalean sartzeko informazioa eta jarraibideak email bidez jasoko ditu.
Parte hartzeko baldintzak:
- Inskripzio-orrian agertzen den helbide elektronikoa egiaztatu.
- Zure ETHAZI ereduan duzun esperientzia tailerraren mailarekin bat datorrela egiaztatu.
- Nahitaezkoa da online tailerretan kamera konektatzea.
- Aurrez aurreko saioetarako onarpena izen emate ordenaren arabera izango da. Eskaera plaza kopurua baino handiagoa bada, ikastetxeko bakoitzeko 4 pertsonara mugatuko da.