EOP (ETHAZI Oinarrizko Prestakuntza)
Aurrera egiten jarraitzen dugu, eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan FP Euskadiko ikaskuntza-eredua finkatzen. Horretarako, eta zuen ikastetxeen ETHAZI garapen-estrategian laguntzeko, iTlent-ek FP Euskadiko irakasleen prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta, 2025-2026 ikasturtean ere, hainbat prestakuntza-aukera eskainiko ditu, bai ETHAZIn hasi nahi duten irakasleentzat, bai ikaskuntza-eredua sakondu eta aberastu nahi duten irakasle-taldeentzat.
Ildo horretan, aurten ere, EOP (Ethazi Oinarrizko Prestakuntza) ikastaroa jarri dugu abian, ereduan esperientziarik eta/edo ezagutzarik ez dutenen Lanbide Heziketako irakasleei zuzenduta.
150 plaza eskaintzen dituen 45 orduko prestakuntza hau urrian hasiko da eta aldi berean emango da Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.