Ziklo diseinua sakontzen

Zikloaren diseinuan sakontzen, ETHAZI ikaskuntza-ereduaren ikuspegitik heziketa-zikloaren diseinuan sakondu nahi duten Lanbide Heziketako irakasleei zuzendutako ikastaroa da. Lau tailer praktikoren bidez — ikaskuntza-ibilbidearen diseinua, ikaskuntza-estrategiaren diseinua, prestakuntza-feedbacka eta gaitasunen ebaluaziotik moduluen araberako kalifikaziora —, tresnak eta baliabideak eskaintzen dira irakaslana eraldatzeko eta ikasgelako konpetentzia-ikaskuntza hobetzeko.

Ikastaro honen helburua zikloaren diseinuan sakontzea da, ETHAZI ereduaren ebaluazioaren ikuspegitik. 

Horretarako hurrengo 4 tailerrak burutuko dira: 

  • Ikaskuntza ibilbidea tailerra 

  • Ikaskuntza estrategia tailerra 

  • Feedback formatiboa tailerra 

  • Gaitasunen ebaluaziotik moduluen kalifikaziora tailerra 

Tailerren informazioa

Tailer bakoitzaren informazio espezifikoa tailerreko dokumentazioan agertzen da.

Ebaluazioa

Tailerren ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira: 

  • Formakuntza orduen %80arekin bete behar da (aurrez aurrekoetan ETA asinkronoetan).
  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.  

Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta ikastaroan entregatutako jarduera guztiak baliozkotuta izatea

Ikastaro honek 35 orduko ziurtagiria ematen du 4 tailerretako bakoitzaren ebaluazio-irizpideak betetzen direnean.

  • Formakuntza orduen %80arekin bete behar da (aurrez aurrekoetan ETA asinkronoetan).
  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.  
  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta ikastaroan entregatutako jarduera guztiak baliozkotuta izatea  

Gaitasunen deskribapena

ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du.

Metodologia

  • Modalitate erdipresentziala.
  • Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa. 

Eskakizunak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea. 
ETHAZI ereduaren ezagutza aurreratua  izatea .
Ikastetxeko zuzendaritzaren baimena izatea. 

Hautatzeko irizpidea

Prestakuntza honetan gehienez 25 plaza eskainiko dira. Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko: 

  • Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez. 

  • Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei.  

  • LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio.  

  • Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen metodologia-aldaketarako proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta.  

  • Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko.  

  • Eskaera txikia bada, gerta daiteke ikasturte honetan eskaera gehiago dituen beste batekin ordezkatzea  

TALDEA

TOKIA

FECHAS

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA

ZIKO DISEINUAN SAKONTZEN

IURRETA (Bizkaia)

Urriak 20 (Asinkrono) - Azaroak 3 - Azaroak 17 - Martxoak 9 - Maiatzak 18 - Ekainak 1 Urriak 16

16:00 - 18:00 

Elebidun

Izena eman

Iraupena: 35 ordu​

Izen-emate epea: 

Ziklo diseinuan sakontzen (Iurreta) 

Izena emateko azken eguna: 2025eko urriaren 6tik 2026ko urriaren 16ra arte 

Ebazpena: 2025ko urriaren 17ean, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.