Zeharkako gaitasunak
LHko ikasleen zeharkako gaitasunak garatzea da ETHAZI ereduak bilatzen duen helburu nagusietako bat. FP Euskadik denbora darama ikaskuntza-ibilbideak egokitzen, zeharkako gaitasunen garapena unean uneko beharretara doitu dadin eta ikaskuntza-estrategia zein jardueretan modu naturalean integra dadin. Prestakuntza-ekintza honekin, azken zehaztapenak eskuragarri izango dituzu eta horiekin aritzeko trebetasuna entrenatuko duzu, zure irakaskuntza-jardueraren gogobetetzea hobetuz, ahal bada.
Edukien deskribapena
-Testuingurua:
FP Euskadin zeharkako konpetentzien garapenari buruzko historikoa.
-Zeharkako konpetentzien 6 taldeak:
- Pertsonalak
- Komunikatiboak
- Kolaboratiboak
- Ekintzaileak
- Digitalak
- Iraunkortasuna
-Ikaskuntza-ibilbideetan integratzea:
- Diseinuan
- Dinamizazioan
- Ebaluazioan
- Kalifikazioan
Ebaluazioa
Ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira:
Formakuntza orduen %80arekin bete behar da (aurrez aurrekoetan eta asinkronoetan).
Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta ikastaroan entregatutako jarduera guztiak entregatzea.
Gaitasunen deskribapena
- Zeharkako gaitasunak Ethazi ereduko heziketa-ziklo baten diseinuan integratzen ditu.
Metodologia
- Modalitate erdipresentziala: (8 orduko online jarduerak eta 2 orduko aurrez aurreko saio bat 2026ko martxoaren 9an IURRETA LHIIan, 16:00etatik 18:00etara).
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Eskakizunak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
- ETHAZI ereduaren ezagutza izatea.
Hautatzeko irizpideak
Izen-emateen kopuruak eskainitako plaza-kopurua gainditzen badu, hautaketa irizpide hauen arabera egingo da:
- ETHAZI ereduetan irakasle ari direnek izango dute lehentasuna.
Izen-ematearen data.
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|---|
Zeharkako gaitasunak | CIFP Iurreta LHII (Bizkaia) | Otsailak 23(Asinkronoa / online) - Martxoak 9 (Sinkronoa - aurrez aurre) | 16:00 - 18:00 | *Elebiduna |
*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.
Iraupen totala: 10 ordu
Aurrez-aurreko 1 saio sinkrono (2 ordu):
- 2026/03/09 - 2 ordu/saio – 16:00-18:00 (CIFP Iurreta LHII)Asinkronoak (online eta ikastetxean jarduerak): 8 ordu
- 2026/02/23 (hasiera data) - 2026/03/13 - 8 ordu online
Izen-emate epea:
Izen emateko azken eguna: 2026ko otsailak 20
Ebazpena:
2026ko otsailaren 20an, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.