SORGIM: Sormenezko Pentsamendurako Entrenamendua

Bai irakasleengan bai ikasleengan pentsamendu sortzailea abian jartzea funtsezkoa da ikaskuntza-prozesuak ETHAZI ereduaren beharretara egokitzeko. Sormenezko pentsamendua abiarazteko beharrezko trebetasunak lortzeak, praktika, errepikapena eta baliabideak eskatzen ditu. Ikastaro honek hori guztia eskaintzen du. Esperientzia praktiko erreala lortzen da.

Edukien deskribapena

-Pentsamendu paraleloa garatzeko entrenamendua:

  • Pentsatzeko sei kapelak erabiltzeko jarduerak.
  • Sekuentziak diseinatzeko eta sortzeko jarduerak.

-Sortze-prozesua garatzeko entrenamendua:

  • Fokuak identifikatzeko, definitzeko eta birformulatzeko jarduerak.
  • Ideiak sortzeko jarduerak.
  • Ideiak hautatzeko eta baloratzeko jarduerak.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da (aurrez aurrekoetan eta asinkronoetan). 

  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.   

  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta ikastaroan entregatutako jarduera guztiak entregatzea. 
  • Ziklo irakasle taldeen konpetentziak indartzeko, EPA formakuntza desberdinetan parte hartzen duten irakasleek bere ziklo taldeko irakasleei informazioa eta ezagutza transferitzeko konpromezua hartuko dute.

Gaitasunen deskribapena

Pentsamendu sortzailea garatu duten pertsonak aurrea hartzeko gaitasuna dutelako nabarmentzen dira, irudimentsuak direlako, arazoak aukera gisa ikusten dituztelako, hobetzeko aukerei adi daudelako, ideia ugari sortzeko trebetasuna dutelako eta prozesu dibergenteak eta konbergenteak orekatzen dituztelako.

Trebetasun horiek garatzeak entrenamendu planifikatu bat eskatzen du, trebetasun horiek eguneroko funtzionamendu-ohitura bihurtzea ahalbidetzen duena. Horretarako, entrenamendu-jardueren sekuentzial bat eskaintzen da, helburu orokor hauek lortzeko:

  • Fokuak definitzea eta birformulatzea.
  • Pentsamendu dibergentea abian jartzea. Ideia ugari sortzea.
  • Ideiak baloratu, iragazi eta hautatzea.
  • Pentsamendu paraleloa martxan jartzea.

Metodologia

  • Entrenamendua 3 fasetan banatuta dago eta astean planteatutako jarduerak egiteko konpromiso pertsonala eskatzen du (ordu eta erdiko dedikazioa).

  • Fase bakoitzaren hasieran, saio presentzial bat dago. Saio horretan, asteko jarduera gehienak batera prototipoatzen dira, eta dituzten ezaugarri bereziak balioesten dira.
  • Saio presentzialak (iTlent - TKNIKA(Gipuzkoa)):
    - 2026/02/24
    - 2026/03/17
    - 2026/04/21
    - 2026/05/26
  • Astero, entrenatzen den pertsonak jarduera pertsonal batzuk egin behar ditu, eta beste batzuk ikasleekin. Era berean, jarduera bakoitzaren bilakaeraren jarraipena egiteko feedbackean parte hartuko du.
  • Fase bakoitzaren amaieran, parte-hartzaileek ebaluazio pertsonal ez-presentziala egingo dute, eta talde-ebaluazio bat aurrez aurreko saio batean, non gertatutako bilakaera egingo den.
  • Prozesua amaitzeko, entrenatutako pertsonek aurrez aurreko hedapen-saio bat egiten dute.

Eskakizunak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.

Hautatzeko irizpideak

Izen-emateen kopuruak eskainitako plaza-kopurua gainditzen badu, hautaketa irizpide hauen arabera egingo da:

  • Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritzak, Ikaskuntza Koordinatzailearekin batera, parte hartuko duten irakasleak aukeratuko ditu.

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

Sormenezko pentsamendurako entrenamendua

iTlent - TKNIKA (Gipuzkoa) 

Otsailak 24 - Martxoak 17 - Apirilak 21 - Maiatzak 26

16:00 - 18:00 

*Elebiduna

Izena eman

*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.

Iraupen totala: 30 ordu 

  • Aurrez-aurreko 4 saio sinkrono (8 ordu):
    - 2026/02/24 - 2 ordu/saio – 16:00-18:00 (iTlent-TKNIKA)
    - 2026/03/17 - 2 ordu/saio – 16:00-18:00 (iTlent-TKNIKA)
    - 2026/04/21 - 2 ordu/saio – 16:00-18:00 (iTlent-TKNIKA)
    - 2026/05/26 - 2 ordu/saio – 16:00-18:00 (iTlent-TKNIKA)

  • Asinkronoak (online eta ikastetxean jarduerak): 22 ordu
    - 2026/02/24 (hasiera data) - 2026/05/26 - 22 ordu online

Izen-emate epea: 

Izen emateko azken eguna: 2026ko otsailak 20 

Ebazpena:

2026ko otsailaren 20an, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.