Sentsibilizazioa tailerra
Tailer honen helburua ETHAZI ereduaren barruan ebaluazio-ikuspegian sakontzea da. Ebaluazio ikuspegia lantzen den tailer bakoitzak bere nortasuna izango du, baina, aldi berean, elkarren jarraipena izango da. Beraz, aurreko tailerretan landutako ikaskuntzak landuta izatea aurreikusten da.
Edukien deskribapena
- ETHAZI ereduaren ebaluazio ikuspegia.
- ETHAZI ereduaren barruan ebaluazio diseinuan parte hartzen duten elementuak eta hauen arteko erlazioa
Ebaluazioa
Ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta jarduera guztiak entregatzea
Gaitasunen deskribapena
ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du.
Metodologia
- Modalitate erdipresentziala.
- Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa.
Eskakizunak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
ETHAZI ereduaren ezagutza izatea
Hautatzeko irizpidea
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
- Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez.
- Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei.
- LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio.
- Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen metodologia-aldaketarako proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta.
- Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko
- Eskaera txikia bada, gerta daiteke ikasturte honetan eskaera gehiago dituen beste batekin ordezkatzea
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|---|
SENTSIBILIZAZIOA I | IURRETA (Bizkaia) | Urriak 21 (Asinkrono), Azaroak 4 | 16:00 - 18:00 | Elebidun | |
SENTSIBILIZAZIOA I | TKNIKA (Gipuzkoa) | Urriak 21 (Asinkrono), Azaroak 4 | 16:00 - 18:00 | Elebidun | |
SENTSIBILIZAZIOA II | IURRETA (Bizkaia) | Urtarrilak 7 (Asinkrono), Urtarrilak 20 | 16:00 - 18:00 | Elebidun | |
SENTSIBILIZAZIOA II | TKNIKA (Gipuzkoa) | Urtarrilak 7 (Asinkrono), Urtarrilak 20 | 16:00 - 18:00 | Elebidun |
Iraupena: 8 ordu
- 1 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 2 ordu
- Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 6 ordu
Izen-emate epea:
Sentsibilizazioa 1(Iurreta eta Tknika)
Izena emateko azken eguna: 2024ko urriaren 17a arte
Ebazpena: 2024ko urriaren 18an, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.
Sentsibilizazioa (Iurreta eta Tknika)
Izena emateko azken eguna: 2024ko abenduaren 13a
Ebazpena: 2024ko abenduaren 14an, email bidez jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.
Informazio gehiago esteka honetan: 24-25 EBALUAZIOA IKAS AUKERAK-EU.pdf
