BALIOAK 4.0 HITZALDIA. KIROLA ETA GIZA ESKUBIDEAK: Sportwahsing: markagailuari begira gaudenean ikusten ez duguna

Zer gertatzen da kirol-ekitaldi handien antolaketak, izarren fitxaketa millonarioek edota ekipoen erosketak kirolaren espirituari erantzuteari uzten diotenean? Zer ezkutatzen da  inbertsio millonario horien atzean? Eta zenbateraino eragiten dute herrialde horiei buruz dugun irudian? 

Saioan zehar kasu zehatzak aztertuko ditugu, eta funtsezko alderdi bati buruz hausnartuko dugu: zaleok, gu guztiok, geldiarazi al dezakegu joera arriskutsu hori? 

Ibilbide honetan gidatzeko, Carlos de las Heras izango dugu, Amnistia Internazionaleko Kanpaina eta Ikerketa saileko kidea 2005etik, eta erakundeak Europa eta Ekialde Ertainean egiten duen lanaren arduraduna. Carlos kirolaren eta giza eskubideen inguruko kanpainen buru izan da Pekin 2008ko, Rio 2016ko eta Paris 2025eko Olinpiar Jokoetan eta Hegoafrikako, Brasilgo, Errusiako eta Qatarko Munduko Futbol Kopetan. 

Kirolari beste begi batzuekin begiratzeko gonbidapena, geure buruari jakintzat ematen duguna zalantzan jartzeko eta galdera hau egiteko: zer rol jokatu nahi dugu honetan guztian?  

Zure zain gaude! 

Hitzaldi hau FP Euskadiko irakasle eta ikasleei zuzenduta dago. FP Euskadiko irakaslea bazara, jardueran izena eman eta zure ikasleekin parte hartu dezakezu, jarduerara online konektatuz izena eman ondoren emango dizugun estekaren bidez.

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

KIROLA ETA GIZA ESKUBIDEAK

Online

abenduak 2, asteartea

10:00 - 11:00

Gaztelania

Izena eman

Iraupena: 1 ordu​

    Online hitzaldia baino egun batzuk lehenago partekatuko dugun estekaren bidez.

Izena emateko epea: 2025ko azaroaren 30 arte