HLH ezagutzen eta bizitzen: irakasle berrientzako gakoak eta estrategiak
Ikastaro honen abiapuntua argia da: Oinarrizko Lanbide Heziketan (OLH) lanean ari den irakasleriak ikasleen errealitatea ulertu behar duela eguneroko jardunean modu eraginkorrean esku hartu ahal izateko.
Horretarako, prestakuntza honetan gako pedagogikoak, estrategia praktikoak eta hausnarketarako tresnak landuko ditugu.
Proposamen honek begirada aldaketa bat planteatzen du: ikasleen jokabideak azkar epaitu beharrean, jokabide horien atzean egon daitekeena ulertzen saiatzea.
Ulermen horretatik abiatuta, irakasleek erantzun pedagogiko egokiagoak diseinatu ahal izango dituzte, harremana zainduz eta ikaskuntzarako aukerak indartuz.
Begirada horrek ikasleen beharrak hobeto identifikatzen lagunduko digu, gelako egoerak modu kontzienteagoan kudeatzen eta ikaskuntza esanguratsua sustatzen.
Horregatik, ikastaroa sei ardatz nagusiren inguruan antolatuko da:
- IKASLEEN PROFILA
- GELAKO GIROA
- IKASKUNTZA-ESTRATEGIAK
- TUTORETZA
- IRAKASLE TALDEA
- KANPO ERAGILEAK ETA FAMILIAK
Helburua kontzeptuak ezagutzea ez ezik, eguneroko praktikara eramateko tresna zehatzak eskuratzea ere bada.
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|---|
HLH ezagutzen eta bizitzen: irakasle berrientzako gakoak eta estrategiak. | CIFP IURRETA LHII (Bizkaia) | Urriak 27, Azaroak 24 | 16:00 - 19:00 | Elebidun (*) |
(**) OHARRA: "Belarriprest" jarrera eskatzen zaie partehartzaile guztiei.
Datak: 2026ko urriaren 8tik abenduaren 18ra
Modalitatea: Moodle bidezko prestakuntza asinkronoa
Iraupena: 35 ordu
- 2 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 6 ordu:
- 2026ko urriaren 27an, Iurretan, 16:00etatik 19:00etara
- 2026ko azaroaren 24an, Iurretan, 16:00etatik 19:00etara
- Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 29 ordu:
- 2026ko urriaren 8tik abenduak 18ra (Moodle)
Izen-emate epea: 2026ko irailaren 10etik urriaren 4ra
Ebazpena: 2026ko urriaren 6an, izena eman duten pertsonek posta elektroniko bidez jasoko dute prestakuntzan onartuak izan diren ala ez jakinarazten duen mezua. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulen kudeaketa-sistemaren bidez, emandako datuak erabilita.
