Hartu U Bitaminaren Dosia: Umore Grafikoa Baliabide gisa 4.0 Balioetan Prestatzeko

U (umorea) bitamina dosi bat beahr al duzu? ITlent-etik Balioak 4.0 ikasleekin lantzeko baliabide berri bat eskeini nahi dizuegu FP Euskadiko irakasleoi.  
Tailer honetan, umore grafikoa gure ikasleen pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta balioetan oinarritutako prestakuntza sustatzeko tresna didaktikoa izan daitekeela aztertuko dugu. Horretarako, Frente Viñetista elkarteko Adene marrazkilari ospetsua izango dugu gurekin. 
 
Uste baduzu profesionalek ere balio etikoetan trebatuta egon behar dutela eta umorea ikasleekin konektatzeko tresna ahaltsua dela, tailer hau zuretzat da. Biñetisten artean esaten duten bezala: "Umoreak ez ditu egungo arazo sozialak konponduko, baina arazo horiek ikusarazten eta kontzientzia sortzen laguntzen du". 


 

Hautatzeko irizpidea

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauek kontuan hartuko dira: 

  • Lehentasuna emango zaie Balioak 4.0 ikastaroa egin duten irakasleei. 
  • Lehentasuna izango dute Balioak 4.0 aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategian sartzen ari diren ikastetxeek.
  • Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartzen duten ikastetxeei. 

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

Hartu U Bitaminaren Dosia

CIFP Iurreta (AURREZ AURRE) 

Azaroak 7

15:30 - 18:30

Elebidun

Izena eman

Iraupena: 3 ordu​

  • 1 saio aurrez-aurrekoa: 3 ordu​ – Azaroak 7 – 15:30-18:30

Izena emateko epea: 2024ko azaroaren 3ra arte 

Ebazpena: 2024ko azaroaren 5ean, inskribatutako pertsonari posta elektronikoz jakinaraziko zaio prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuak erabiliz.