BALIOAK 4.0 HITZALDIA: GIZA ESKUBIDEAK ETA DEMOKRAZIA TRUMPEN GARAIAN

Zer gertatzen da sendotzat jotzen genituen eskubideak eta askatasunak zalantzan auzitan jartzen hasten direnean? Ahuldu al daiteke demokrazia barrutik? Eta zer egiteko dugu guk guzti honen aurrean?

Egungo testuingurutik eta “Trumpen garaia” deiturikotik abiatuta, Giza Eskubideei, demokraziari eta gaur egun gure gizarteek dituzten erronka batzuei buruz hausnartuko dugu. Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ikasleak errealitatea ikuspegi kritikoz aztertzera, galderak egitera eta herritar gisa duten zereginari buruz hausnartzera gonbidatuko ditugu.

Ibilbide honetan gidatzeko, Eva Suárez-Llanos izango dugu, Amnistia Internazionalaren Espainiako Ataleko zuzendariondokoa, Giza Eskubideekin, ingurumenarekin eta lankidetzarekin lotutako erakundeetan ibilbide profesional zabala duena.

Gure inguruan gertatzen denari beste begirada batekin erreparatzeko eta geure buruari galdetzeko gonbidapena: ziurtzat jo al ditzakegu Demokrazia eta Giza Eskubideak? 

Zure zain egongo gara! 

Hitzaldi hau FP Euskadiko irakasle eta ikasleei zuzenduta dago. FP Euskadiko irakaslea bazara, jardueran izena eman dezakezu eta zure ikasleekin parte hartu, jarduerara online konektatuz izena eman ondoren emango dizugun estekaren bidez.

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

GIZA ESKUBIDEAK ETA DEMOKRAZIA

Online

abenduak 10, osteguna

10:00 - 11:00

Gaztelania

Izena eman

Iraupena: 1 ordu​

    Online hitzaldia baino egun batzuk lehenago izena eman duten pertsonei posta elektronikoz bidaliko diegun estekaren bidez.

Izena emateko epea: 2026ko abenduaren 7ra arte