BALIOAK 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan
Balioak 4.0 lan-ildoaren bidez, balioen lanketa integratu nahi dugu FP Euskadiko heziketa-zikloetan. Horrela, gure heziketa-zikloetan dauden pertsonek, beren lanbide-arloko gaitasun teknikoez gain eta gaitasun pertsonal eta sozialez gain, oinarri etiko sendoa ere garatuko dute pertsona eta profesional gisa.
Formakuntza honen helburua FP Euskadi ikaskuntza ereduan lan egiten ari diren heziketa zikloetan BALIOAK 4.0 txertatzea da.
Edukien deskribapena
- Norbanako erantzukizuna
- Balioak 4.0: solidaritatea, inklusioa, ekimena eta interdependentzia
- Erantzukizun sozial korporatiboa
- Zikloko ibilibidea balioetako begiradatik
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Formakuntza orduen %80arekin bete behar da.
- Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.
Gaitasunen deskribapena
- Balioak 4.0 zikloaren ETHAZI planteamenduan integratzea.
- Balioak 4.0 proiektuarekiko inplikazioa.
Metodologia
- Modalitate erdipresentziala.
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Eskakizunak
- AEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautatzeko irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Ikaskuntza koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Partehartzaileen zikloa ETHAZIn duten garapena kontutan hartuko da.
- Lehentasuna emango zaie irakasle-talde bereko 2 pertsona dituzten eskaerei.
- Ikastetxeen arteko plazen oreka kontutan hartuko da.
TALDEA | TOKIA | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
|---|---|---|---|---|
1 TALDEA iTlent | iTlent (Gipuzkoa) | 9:00 - 13:30 | *Elebiduna | |
2 TALDEA Iurreta | Iurreta LHII (Bizkaia) | 9:00 - 13:30 | Elebiduna |
*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.
Iraupen totala: 35 ordu
4 saio sinkrono (18 ordu): 4 saio; 4,5 ordu/saio – 09:00-13:30
Asinkronikoak (online eta ikastetxean jarduerak): 17 ordu
Izen-emate epea:
Izen emateko azken eguna: 2026ko otsailaren 25ean
Ebazpena:
2026ko otsailaren 26an, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin
