Balioak 4.0 ikastetxetik enpresara: GOIENER, ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOOPERATIBAREKIN ELKARRIZKETA

Laster hasiko zarete praktikak egiten enpresa batean. Zer enpresa mota aurkitu nahiko zenukete? Zuen ustez, enpresek printzipioak edo balioak dituzte? Nola identifika ditzakegu? Eroso sentituko zinatekete zuen balioak partekatzen ez dituen enpresa batean lanean?  

Goienerrekin izango dugun solasaldi honetan, kooperatibaren funtsezko balioek bere kulturan eta egunez egun lan egiteko moduan nola eragiten duten aztertuko dugu. Printzipio horiek aplikatzearen erronkei buruz hitz egingo dugu, talentua hautatzeko eta atxikitzeko eta taldeko kideen ongizatea sustatzeko orduan. 

Gainera, Goienerrek  bere merkataritza-erabakiak bere balioekin lerrokatuta egotea nola ziurtatzen duen ikusiko dugu, eta nola gizarte-erantzukizuneko ekintzek komunitatean eragiten duten eta garapen iraunkorra sustatzen duten. 

Amaitzeko, Eider Murgoitio, Goiener Taldeko dinamizatzaileak, iraunkortasunean epe luzera hartutako konpromisoak, ingurumen-inpaktua murrizteko estrategiak eta balio horiek bazkideengan eta merkataritza-harremanetan nola eragiten duten azalduko digu. 

Hitzaldi hau FP Euskadiko irakasle eta ikasleei zuzenduta dago. FP Euskadiko irakaslea bazara, jardueran izena eman eta zure ikasleekin parte hartu dezakezu, jarduerara online konektatuz izena eman ondoren emango dizugun estekaren bidez 

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

ELKARRIZKETA GOIENER ENPRESAREKIN

Online

urtarrilak 22, osteguna

09:45 - 11:00

Euskara

Izena eman

Iraupena: 75min​

    Online hitzaldia baino egun batzuk lehenago partekatuko dugun estekaren bidez.

Izena emateko epea: 2026eko urtarrilaren 20ra arte