Ethazi astea 2024

Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.

10 formakuntza saio
910 pertsonak hartu dute parte

Eskerrik asko denoi!!!

Ebaluazioa ikaskuntzarako tresna gisa

Helburua: Tailerraren helburua irakasleak sentsibilizatzea da, ebaluazioa ikaskuntzarako tresna gisa erabil dezaten.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat.
Ordua: 09:30
Iraupena:1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza:elebidun
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: Ebaluazioa ikaskuntzarako tresna gisa

Ekin arrakastaz: lankidetzarako estrategiak eta praktikak.

Helburua: Egunerokoan Ethazi ereduan ekintzailetza lantzeko esperientzia arrakastatsuak ezagutzea.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat.
Ordua: 09:30
Iraupena:1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza:euskara*
Elementu gehigarriak:
– Ekintzailetza erronketan sartzeko esperientzia – EMILIO CAMPUZANO
– ELKARHEZI PROIEKTUA – IKASLAN ARABA

ETHAZI OMHZn? Zer eromena, ezta?

Helburua: Zaila ikusten duzu ETHAZI eredua oinarrizko graduan aplikatzea? ETHAZI oinarrizko gaitasuna aberasteko prestakuntza osagarria aurkezten dizugu. Horrek lagunduko dizu oinarrizko graduen berezitasunak identifikatzen, ulertzen eta horiei buruz hausnartzen, zure irakasle-taldearekin batera diseinatzeari ekin aurretik.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako oinarrizko graduko irakasleentzat (oinarrizkoa).
Ordua: 12:00
Iraupena:1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza:gaztelania
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: ¿ETHAZI en CFGB? ¡Qué locura!, ¿no?

Gaitasunak zabaltzen adimen artifizialarekin

Helburua: Adimen artifizial sortzaileak gero eta presentzia handiagoa dauka hezkuntza-testuinguruan. ETHAZI astearen tailer honetan, zertarako balio diezagukeen ulertzearen garrantzia azpimarratuko dugu eta gure jardun profesionala eta ikaskuntza-prozesua aberasteko eta ikasleen zein irakasleen gaitasunak zabaltzeko lantzen ari diren aplikazio adibideak ikusiko ditugu.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Ordua: 09:30
Iraupena:1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza:euskara

Ikaskuntza esanguratsuagoa eraikitzen: Gogoeta eta Feedbacka ikasleekin

Helburua: Tailer honetan ikaskuntza esanguratsua sustatzeko, irakasleek ikasleekin hausnarketarako eta feedbackerako une eraginkorrak nola diseinatu aztertuko dute. Gogoeta sustatzeko estrategia praktikoak eskainiko dira, baita ikaskuntzaren hazkundea bultzatuko duen feedback eraikitzailea eskaintzeko teknikak ere.
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 09:30
Iraupena:1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza:elebidun
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena: IKASKUNTZA ESTRATEGIA PRAKTIKAN

ETHAZI eredua aberasten – Inspiraziorako txokoa

Helburua: Ethazi astea bukatzeko, eredua aberasten duten eta gure eguneroko jardunerako inspiratzeaileak izan daitezkeen praktikak aurkeztuko dizkigute.
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 12:00
Iraupena:1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza:euskara

* Ikastetxeetako ikaskuntza esperientziak edo adibideak elebidunak izango dira.