Taldeak pentsamendu paraleloaren bidez kudeatzea - 24-25
Batzuetan, irakasle-taldeek talde-lanetan jartzen ditugu ikasleak, eta ez dute ezagutzen zer estrategia erabil daitezkeen lankidetza-lan hori probetxuzkoa izan dadin eta ikaskuntza-prozesuan eragina izan dezan. Beste batzuetan, eskainitako ezagutza ez dute praktikan jartzen, ez dutelako estrategia ordenatu batekin aplikatzen.
Mikro-ikastaro honen helburua irakasle-taldeei baliabide edo tresna bat ematea da, ikasleengan ETHAZI erronkak elkarlanean ebazteko beharrezkoa den talde-lana trebatzen laguntzeko.
Edukien deskribapena
- Sarrera. Pentsamendu paraleloa.
- Zer egin dezakegu ikasgelan gure ikasleei laguntzeko elkarlanean lan egiten dutenean?
- Saio sinkronikoa. "Agoerak partekatzea. Feedback"
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Prestakuntza horretarako ezarritako gaitasunak garatzea.
Gaitasunen deskribapena
Pentsamendu paraleloa ETHAZIko ikasle-taldeen lankidetza-lanean laguntzeko baliabidetzat hartzen du.
Metodologia
Erakusketa- eta hausnarketa-elementuak dituen online modalitatea, elkarrizketa-saio sinkroniko batekin osatua.
Eskakizunak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautatzeko irizpidea
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritzak, Ikaskuntza Koordinatzailearekin batera, parte hartuko duten irakasleak aukeratuko ditu
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
---|---|---|---|---|---|
Taldeak pentsamendu paraleloaren bidez kudeatzea | Online | Azaroak 4 - Azaroak 15 (Asinrono) | ----- | Gaztelania |
Iraupena: 5 ordu
- 1 saio sinkronoa: 1 ordu – 2024.11.12 – 16:00-17:00
- Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 4 ordu
Izen-emate epea:
Izen emateko azken eguna: 2024ko Urriak 31.