Ikaskuntza ibilbidearen diseinua

"Ikaskuntza-ibilbidearen diseinua" ikastaroak zikloko gaitasunen araberako ikaskuntza-ibilbidea diseinatzen laguntzen du, gaitasunak, ikaskuntzaren errubrika ebolutiboak, lorpen-adierazleak eta DCB lotzen ditu, eta ETHAZI ereduan sakontzen ari diren eta prestakuntza-zikloaren diseinu koherentean aurrera egin nahi duten irakasle-taldeetan integratutako pertsonei zuzenduta dago, gaitasunen ikuspegitik.

Ikastaro honen helburua, irakasle taldeari zikloaren ikaskuntza-ibilbidea eraikitzen laguntzea da, gaitasunen definiziotik eta errubrika ebolutiboen diseinutik abiatuta, dagozkien lorpen-adierazleekin; horrela, OCDa, zikloaren gaitasunak eta ebaluazioa proposamen partekatu batean lotuta geratuko dira, ikasleen ikaskuntza bideratuko duena eta irakaskuntza-jardunaren eraldaketa erraztuko duena.

Edukien deskribapena 

  • Gaitasunen definiziorako prozesuen atalak. Gaitasun bat definitzeko jarraibideak. 
  • Errubrika mota desberdinak ezagutzea.
  • Gaitasun, errubrika eta lorpen adierazleen arteko erlazioa.
  • Zikloko gaitasunei erantzuteko errubriken diseinua.
  • Ikaskuntza ibilbidea heziketa zikloko OCDarekin erlazionatu. 

Ebaluazioa

Ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira: 

  • Formakuntza orduen %80arekin bete behar da (aurrez aurrekoetan ETA asinkronoetan).
  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.  
  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta ikastaroan entregatutako jarduera guztiak baliozkotuta izatea  

Gaitasunen deskribapena

ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du.

Metodologia

  • Modalitate erdipresentziala.
  • Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa. 

Eskakizunak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea. 
  • ETHAZI ereduaren ezagutza izatea 

Hautatzeko irizpidea

Tailer bakoitzerako gehienez 50 plaza eskainiko dira. Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko: 

  • Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez.
  • Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei. 
  • LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio. 
  • Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen metodologia-aldaketarako proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta. 
  • Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko.
  • Eskaera txikia bada, gerta daiteke ikasturte honetan eskaera gehiago dituen beste batekin ordezkatzea. 

TALDEA

LEKUA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA

GAITASUNAK I

IURRETA (Bizkaia)

Urriak 19 (Asinkrono) - Azaroak 9 - Azaroak 23

16:00 - 18:00 

Elebidun

 

GAITASUNAK II

IURRETA (Bizkaia)

Martxoak 1 (Asinkrono) - Martxoak 15 - Apirilak 12

16:00 - 18:00 

Elebidun

Otsaila

*Oharra: Materiala guztiak bi hizkuntzatan eskainiko dira. Bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntza parte hartzeko aukera izango du, baina “belarriprest” egotea eskatzen da.

Iraupena: 10ordu

  • 2 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 2 ordutako bakoitza.
  • Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 6 ordu
  • Ikastaroa modu asinkronoan abiatzen da moodle plataformaren irekierarekin

Izen-emate epea: 

Ikaskuntza ibilbidea 1 (Iurreta)  

  • Izena emateko hasiera eguna: 2026eko irailaren 28a
  • Izena emateko azken eguna: 2026eko urriaren 8ra arte  

Ebazpena: 2026eko urriaren 15ean, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.  

Ikaskuntza ibilbidea 2 (Iurreta)  

  • Izena emateko hasiera eguna: 2027ko otsailaren 8a
  • Izena emateko azken eguna: 2027ko otsailaren 18era arte  

Ebazpena: 2027ko otsailaren 25ean, posta elektronikoz bidez jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.