Maker kontzeptua
Tailerrek 4.0/5.0 teknologiarekin hurbiltzea eta lehen esperientzia izatea ahalbidetzen dute, STEAM begirada eta teknologia Lanbide Heziketan zeharka txertatu ahal izateko.
Maker tailerren helburu nagusia irakasleei 4.0 eta 5.0 teknologiak erabiltzen laguntzea da, hastapen-mailatik abiatuta. Tailer horiek irakasleek beren ikasgeletan eta heziketa-zikloetan teknologia horiek integratzeko oinarrizko trebetasunak eta ezagutzak eskuratzeko diseinatuta daude.
Tailerretan zehar, irakasleek tresna eta teknologia aurreratuak erabiltzen ikasiko dute, hala nola, 3D inprimaketa, laser ebakitzailea, datuen analisia, GPTrekiko lankidetza gaitasunak handitzeko, binilagailua, besteak beste. Ikuspegia praktikoa eta bere ziklora pertsonalizatua da, eta parte-hartzaileei esperimentatzeko eta proiektuak sortzeko aukera ematen die, gero beren ikasleekin erreplikatu ahal izateko.
Gainera, tailer horien helburua irakasleengan berrikuntza eta sormena sustatzea da, ikasleek beren ideiak aztertu eta garatzeko eta gaitasunak zabaltzeko inspirazioa izan dezaten.
Edukien deskribapena
- Eman diezaiokegun teknologia eta erabilera ezagutzea
- Teknologia modu estrukturalean erabiltzea (urratsez urrats)
- Praktikara eramateko adibideak/ariketak
- Teknologiaren erabilera modu presentzialean esperimentatzea
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.
Konpetentziak
Parte-hartzaileek trebetasun praktikoak eskuratzen dituzte teknologia aurreratuen erabileran.
Teknologia eta metodologia berrietara egokitzea, etengabe aldatzen ari den lan-ingurunerako prestatuz.
Parte-hartzaileek modu autonomoan ikasteko gaitasuna sustatzen da, beren kabuz ikertuz eta arazoak konponduz.
Bere ziklora pertsonalizatutako adibideak garatzeko trebetasuna.
Parte-hartzaileak ingeniaritza-pentsamendua aktibatzera animatzen dira (sormena sustatzea esperimentazioaren eta prototipatzearen bidez).
Metodologia
Online modalitatea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Hautatzeko irizpidea
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategiaren arabera.
- Lehentasuna emango zaie Ikaskuntzako Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo parte hartzen ari diren ikastetxeei.
- Inskripzioa edozein lurraldetan egin daiteke.
- LHko ikastetxe publikoen eta itunpekoen arteko oreka mantenduko da.
- Zentro bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere zentroaren metodologia aldatzeko proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta.
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
---|---|---|---|---|---|
Maker 7 kontzeptua: GPTrekiko lankidetza gaitasunak online eta aurrez aurre zabaltzeko | Online eta presentziala | 2025/02/02-24 (Asinkonoa), 2025/02/25 (Sinkronoa/Presentziala) | Elebidun | ||
Maker kontzeptua 8 (definitzeko) | Online | 2025/05/06-26 (Asinkronoa), 2025/05/27 (Sinkronoa/Presentziala) | Elebidun |
Iraupena: 3,5 ordu
- Asinkronikoak (praktikak gelan, online jarduerak...): 2,5 ordu
- Saio presentzial sinkroniko 1: ordu 1.
Izen-emate epea:
Izena emateko azken eguna: 2025eko otsailaren 2ra arte
Ebazpena: 2025eko otsailaren 3an, inskribatutako pertsonari posta elektronikoz jakinaraziko zaio prestakuntzan onartua izan den edo ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.
Informazio gehiago esteka honetan:
Informazio gehiago esteka honetan: 24-25 Maker kontzeptua_eu.pdf