Balioak 4.0 ikastetxetik enpresara: elkarrizketa IRIZAR enpresarekin
Zein bide aukeratu du Irizarrek etorkizun arduratsoago bat lortzeko?
Laster hasiko zarete praktikak egiten enpresa batean. Zer enpresa mota aurkitu nahiko zenukete? Zuen ustez, enpresek printzipioak edo balioak dituzte? Nola identifika ditzakegu? Eroso sentituko zinatekete zuen balioak partekatzen ez dituen enpresa batean lanean?
Hitzaldi honetan, Irizar S. Coop-ekin batera, balioek enpresa-eremuan duten garrantzia aztertuko dugu. Irizarren jarduteko modua bere balioen adierazpena al da? Oihane Sanz, Irizarreko Ingurumen arduradunak, enpresa honetan pertsonek duten garrantzia, iraunkortasuna eta balio etikoak azalduko dizkigu.
Hitzaldi hau FP Euskadiko irakasle eta ikasleei zuzenduta dago. FP Euskadiko irakaslea bazara, jardueran izena eman eta zure ikasleekin parte hartu dezakezu, jarduerara online konektatuz izena eman ondoren emango dizugun estekaren bidez.
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
---|---|---|---|---|---|
ELKARRIZKETA IRIZAR ENPRESAREKIN | Online | urtarrilak 16, osteguna | 09:45 - 11:00 | Euskara | Izena eman |
Iraupena: 75min
Online hitzaldia baino egun batzuk lehenago partekatuko dugun estekaren bidez.
Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 13ra arte