Feedback formatiboa

Feedbacka ikaskuntza-estrategiaren elementuetako bat da. Tailer honen helburua da feedback formatiboaren funtsezko printzipioak eta ikaskuntza-prozesuan duen eragina ulertzea eta benetako hezkuntza-egoeretan feedback-teknika eraginkorrak aplikatzea.

Edukien deskribapena 

  • Feedback formatiboaren ezaugarriak.
  • Idatzizko eta ahozko feedbackerako estrategiak.
  • Feedback-a egiteko tresnak.

Ebaluazioa

Ebaluaziorako ondorengo irizpideak kontutan izango dira: 

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da. 
  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.  
  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta jarduera guztiak entregatzea 

Gaitasunen deskribapena

ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du.

Metodologia

  • Modalitate erdipresentziala.
  • Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa. 

Eskakizunak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea. 
ETHAZI ereduaren ezagutza izatea 

Hautatzeko irizpidea

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko: 

  • Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez.
  • Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei. 
  • LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio. 
  • Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen metodologia-aldaketarako proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta. 
  • Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko 
  • Eskaera txikia bada, gerta daiteke ikasturte honetan eskaera gehiago dituen beste batekin ordezkatzea 

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

FEEDBACK

IURRETA (Bizkaia)

Maiatzak 5 (Asinkrono), Maiatzak 26

16:00 - 18:00 

Elebidun

Izena eman

Iraupena: 8 ordu​

  • 1 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 2 ordu​
  • Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 6 ordu

Izen-emate epea: 

Feedback formatiboa (Tknika) 

Izena emateko azken eguna: 2025ko apirilaren 3ra arte 

Ebazpena: 2025ko apirilaren 4an, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.

Informazio gehiago esteka honetan: 24-25 EBALUAZIOA IKAS AUKERAK-EU.pdf