iTlent-etik irakasle-talde, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko formakuntza saioak eskaini ere.
Horretarako ekainaren 9tik 13ra formakuntza saio eta tailer ezberdinak egingo ditugu ETHAZI ikaskuntza testuinguruaren inguruan.
Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko moduan aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.
Formakuntza saioak modu digitalean edo presentzialean eskainiko ditugu saioaren arabera.
Izen-emate eta matrikulazio epea: Maiatzaren 20tik Maiatzaren 30era.
Ebazpena: 2025ko ekainaren 2tik 3ra bitartean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
Onartuta izan den pertsonak kurtsora modu digitalean sartzeko informazioa eta jarraibideak email bidez jasoko ditu.
Parte hartzeko baldintzak:
Inskripzio-orrian agertzen den helbide elektronikoa egiaztatu.
Zure ETHAZI ereduan duzun esperientzia tailerraren mailarekin bat datorrela egiaztatu.
Nahitaezkoa da online tailerretan kamera konektatzea.
Aurrez aurreko saioetarako onarpena izen emate ordenaren arabera izango da. Eskaera plaza kopurua baino handiagoa bada, ikastetxeko bakoitzeko 4 pertsonara mugatuko da.
Programa
Data
Deskribapena
Izena eman
ekainak 9
Zer da TALENTUA garatzearen kontu hori? Helburua: Zure ikasleen talentua garatzen laguntzea arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko entrenatzean datza. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:00. Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Gaztelania.
Zeharkako moduluak ikaskuntza-ibilbideetan integratzea. Aukera bikaina! Helburua: Zer ikuspegi dago zeharkako modulu berrien sustraian? Zer aukera eskaintzen dizkiete beren jarduera ETHAZI ereduaren barruan garatzen duten irakasle-taldeei?
Saio honetan, LHko zeharkako moduluen sustraietan murgilduko gara, eskaintzen dituen aukerak eta eman ditzaketen fruituak ezagutzeko. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 11:30. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Elebidun.
Zeharkako gaitasunak garatzeko bidea erraztuz Helburua: Hemen daude! Zeharkako 6 gaitasun-talde.
Saio honetan, ikasleekin entrenatzearen garrantziaz hitz egingo dugu, eta horiek lantzeko pistak eskainiko ditugu. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 09:00. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Euskara.
Talentu Teknikotik Giza Talentura LHn: Solasaldia José Antonio Marinarekin Helburua: Saio honetan, José Antonio Marina filosofo eta pedagogoarekin batera, balioek Lanbide Heziketan duten funtsezko paperaz hausnartuko dugu. Gertuko elkarrizketa ireki baten bidez, "giza talentua" osatzen duten 4.0 Balioen garapenarekin lanbide-formakuntza nola osatu aztertuko dugu. LH enplegurako prestakuntza gisa ez ezik, pertsona osoak, arduratsuak eta ingurunearekin konprometituak prestatzeko funtsezko espazio gisa ere birpentsatzeko aukera. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 11:30. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Gaztelania.
Eraldaketan bidelaguna: enplegagarritasuna zikloaren ardatz gisa Helburua: Lanbide Heziketaren egungo testuinguruan, funtsezkoa da ikasleak hezkuntza-prozesuaren erdigunean kokatzea, eta haien bizi- eta lanbide-proiektua eraikitzen laguntzea. Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I eta II moduluak ez dira eduki osagarriak, baizik eta ardatz egituratzailea, aukera ematen duena ikaskuntzari zentzua emateko, zikloko moduluak konektatzeko eta bizitzarako eta enplegurako funtsezko gaitasunak garatzen laguntzeko. Formakuntza hau zikloan benetan nola integratuko den birpentsatzeko beharretik sortu da, irakasleei tresnak emanez. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 11:30. Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Euskara.
Binkulua elementu eraldatzailea oinarrizko graduetan Helburua: Oinarrizko graduan hasten diren ikasleak, oro har, ikaskuntza-prozesuetatik eta prozesu horiek kudeatzen dituzten pertsonengandik (irakaleengandik, tutoreengandik, zuzendaritza-taldetik) deskonektatuta sentitzen dira.
Eragile horiekiko binkuluak eraikitzeak ikasleen heziketa-prozesuak aberasten dituzten konfiantza- eta segurtasun-esparruak sortzen laguntzen du.
Esparru horretan ibilbidea duten hiru ikastetxek esperientziak partekatuko dituzte, binkulua oinarrizko graduetan eraldatzeko elementu gisa garatzen lagun dezaketen gakoei buruz hitz eginez. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:00. Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Gaztelania.
Kultura Ekintzailea Ziklo Osoan: Guztion Esku Dago Helburua: Irakasleak sentsibilizatzea gaitasun ekintzailearen garrantziaz zeharkako elementu gisa, eta edozein modulutatik modu praktiko eta errazean integratzeko moduak erakustea. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:00. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Euskara.
Ebaluazio formatiboa Ethazi gelan Helburua: Benetako esperientzien bidez, ETHAZI gelan hainbat irakasle prestakuntza ebaluatzeko estrategiak ezartzen ari direla erakustea, beste irakasle batzuk inspiratuz eta gidatuz. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 11:30. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Euskara.
Laguntzaile adimendunen erabilera eta pertsonalizazioa ikaskuntzaren mesedetan. Helburua: Adimen Artifizialeko laguntzaile adimendu eta pertsonalizatua Moodle plataforman txertatzeak ikaskuntza-prozesua eraldatu al dezake? Entzun ondorengo podcast labur hau (AArekin sortua) eta
honen inplementazioan gehiago jakin nahi baduzu, izena eman!
Gure esperientziaren gakoak eta ateratako ondorioak partekatuko ditugu, hezkuntza teknologiaren etorkizunari begira pauso berritzaile bat emanez.
Hezkuntza-aukera berriak ezagutu Adimen Artifiziala hezkuntza-ingurune egituratuetan estrategikoki integratuz.! Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:00. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Euskara.
Tutoretza-ekintza ikaskuntza-prozesua sendotzeko tresna gisa oinarrizko graduetan Helburua: ETHAZI ereduak irakasle-taldearen rol-aldaketa bat aurreikusten du, ikasleei ikaskuntza-bidean laguntzeko.
Bidelaguntza horretan jarduteko, esaterako feedback-a tresna badugu.
Oinarrizko graduetan, gainera, zeregin horretarako, tutoretza dugu irakasle-talde osoa inplikatzen duen berariazko baliabide gisa. Tutoretza-ekintzak ikasle-taldeko aspektuak lantzen laguntzen du, baita ere ikaslearen bidelaguntza lanean.
Esparru horretan ibilbidea duten hiru ikastetxek esperientziak partekatuko dituzte, tutoretza-ekintza oinarrizko graduetan ikaskuntza-prozesua sendotzeko tresna gisa garatzen lagun dezaketen gakoei buruz hitz eginez.. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 11:30. Iraupena: 1 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Gaztelania.
Nola lagundu gaitzake Hizkuntza-eredu handiek "GPT-ek" Zikloaren diseinuan Zikloaren Profila definitzen Helburua: Saio honetan Hizkuntza-eredu handiek adibideen bidez Ziklo baten Ikaskuntza ibildearen gaitasunak aukeratzen eta definitzen nola lagundu gaitzaketen aztertuko dugu. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:00. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Euskara.
Inspirazizio txokoa Helburua: Hainbat ikastetxetako irakasleek beren esperientziak partekatuko dituzte gai ezberdinen inguruan. Aukera polita beste lankide batzuen egiten dutena ezagutzeko. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 11:30. Iraupena: 1,5 ordu sinkrono (On-line). Hizkuntza: Elebidun.